Iruñea, Nafarroa. Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Merkataritza Ganbera hiru bidaia ari dira prestatzen AEBetara urrian eta azaroan, baita ere Nafarroa-AEB foro bat ere lurraldeko enpresentzat. Ekimenok Nafarroako Gobernuaren 2017-2020 (PIN3) Nazioartekotze Planaren baitan kokatzen dia, eta gauzatu ahal izateko hitzarmena sinatu berria dute exekutiboak eta Nafarroako Ganberak. Nafar enpresen lehenengp bidaia urriaren 15-19an egingo da, New Yorkera, eta beste biak zaroaren 26-30ean, batetik New York eta Miamira nekazal eta elikadura arloko enpresekin; eta bestetik bisita instituzionala automozio, mekatronika arloak ardatz izanik.
Aldi berean, Nafarroa-AEB foro bat antolatuko da Iruñean azaroaren 13an, New Yorkeko Espainiar Ganbera partaide, beti ere helburua Estatu Batuetarako nafar esportazioak handitu eta ugaltzea.