euskal diaspora eta kultura
2008/06/10
PUBLIZITATEA
Iruña-Pamplona. Nafarroako Gobernuak, Harreman Instituzionaletarako Sailaren eta Gobernuko Bozeramailearen bidez, nafar emigrante eta euren ondorengoei Nafarroara itzultzeko dirulaguntza deialdia egin du. Laguntzak itzulera hori burutzeko zailtasun ekonomikoak dituztenei zuzenduak dira. Itzulerarako laguntzetarako 125.000 euro emango dituzte guztira eta Nafarroara aldi baterako egonaldietarako beste hainbeste.
Behin behineko itzulerarako laguntzak
Itzulerarako laguntzen onuradun izan daitezke jatorriz nafarrak direnak, egoera ekonomiko behartsua badute, eta egiaztatzen baldin badute Europar Batasunetik kanpoko herrialde batean etenik gabe bizi izan zirela itzuli aurreko 20 urteetan gutxienez, eta ez direla hiru urte baino gehiago igaro itzuli zirenetik Nafarroan bizileku iraunkorra hartzeko.Aldi berean, honako baldintza hauek betetzen dituzten nafar emigranteak izan daitezke Nafarroan egonaldiak egiteko 2008ko laguntzen onuradun:
-Jatorriz nafarra izatea.
-Europar Batasunetik kanpoko herrialde batean 15 urtez bizi izana, gutxienez.
-Laguntza hauetarako azken 5 urteetako deialdietan parte hartu ez izana.
-Egoera ekonomiko behartsua izatea.
Halaber, nafar emigranteen lehen eta bigarren mailako ondorengo odolekoak (seme-alabak eta bilobak) onuradun izan daitezke, betiere b, c eta d ataletan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Laguntzaren eskatzaileen ezkontideak, ezkondu gabeko bikotekideak edo antzeko lotura dutenak ere onuradun izan daitezke, c atalean ezarritako baldintza betetzen badute.
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa-Itzulerarako laguntzen kasuan. Itzuleraren gastu hauek izan daitezke dirulaguntzaren xede: itzulerako bidaia eta altzari eta tresnen garraioa. Nolanahi ere, onuradun bakoitzak gehienez 15.000 euroko laguntza jasoko du.
-Egonaldietarako laguntzak. Nafarroan egonaldia egiteko joan-etorriko bidaiaren kostuaren %80 soilik izanen da dirulaguntzaren xede. Nafarroako ostatu eta mantenu gastuak onuradunaren kontura izanen dira.
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea, bai itzulerako laguntzetarako eta baita egonaldietarako laguntzetarako ere, ekainaren 23an bukatuko da. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietan. Eskabideak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak egiaztatu baino lehen, eskabideari eguna eta zigilua jar diezazkion.
Deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko xehetasunak, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus