euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Nafarroa koloretan" kanpaina aurkeztu dute Iruñean; Migrazio Politika Zuzendaritza, 10 hizkuntzatan errotulatua

2020/11/05

Patricia Ruiz de Irizar Nafarroako Migrazio Politiketako zuzendari orokorra bere egoitza aurrean "Nafarroa koloretan" marka aurkezten
Patricia Ruiz de Irizar Nafarroako Migrazio Politiketako zuzendari orokorra bere egoitza aurrean "Nafarroa koloretan" marka aurkezten

PUBLIZITATEA

Iruñea, Nafarroa. Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politika eta Justizia Departamentuaren bitartez, "Navarra de Colores - Nafarroa Koloretan" marka aurkeztu zuen atzo. Zeharkako marka honek Foru Komunitatean presentzia daukaten kulturen arteko bizikidetzarekin lotutako ekintza eta kanpaina guztiak identifikatuko ditu.

Kanpainaren logoarekin batera. “Navarra de Colores - Nafarroa Koloretan” logoa Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren egoitzaren kanpoaldean ezarri da, eta honen ondoan Zuzendaritzaren izena, euskaraz eta gaztelaniaz gain, beste zenbait hizkuntzatzan, hala nola arabieraz, txineraz, portugesez, frantsesez, ingelesez, bulgarieraz, errumanieraz eta errusieraz, Aniztasuna hitza ere ezarri da zenbait hizkuntzatan.


Kanpainaren aurkezpena gaztelaniaz Zuzendaritza Nagusiaren kanpoaldean

Patricia Ruiz de Irízar Migrazio Politiken zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, Nafarroa koloretan marka, ostegun honetan aurkeztuko dute sentsibilizazio kanpaina batean. "Gogora dezagun migratzaileak funtsezkoak ditugula, arrazoi askorengatik, gure erkidegoan".. irizarrek azpimarratu du aniztasuna, eta esan du larru-azal kolore askotako lurra dela Nafarroa. Populazio emigrantea gaztea da gehienbat eta asko emakumeak dira. "Zuzendaritzan argi daukagu migrazioa aberastasun soziala, kulturala eta ekonomikoa dela", nabarmendu du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia