Eitb.com-en ikusi genuen berria: Nafarroa eta Iparraldearen arteko mugari buruzko time-lapse bat saritu dute Dubain. "Iñaki Tejerina ingeniari iruindar argazkizaleak saria jaso du Nafarroa eta Iparraldearen arteko mugako irudiekin egin duen time-lapse batengatik". Eta, egiazki, hain bideo izugarri polit eta harrigarria iruditu zaigu, hona ekarri dugula geure irakurleekin partekatzeko. Hona bideoa.
Iruñea-Pamplona. Iñaki Tejerina Guruziagak bosgarren saria jaso du bideo honekin time-lapse kategorian, Hamdan Bin Mohammed Bin Rashid Al Maktoum Nazioarteko Argazkilaritza Sariko (HIPA) zazpigarren edizioan, Dubain. Argazkilari nafarrak egunsenti eta iluntzeko argi onenarekin egiten joan da argazki eta bideoak, urteko zenbait urtarotan.
Tejerinak berak azaldu duenez, 'Erronkari' izeneko bideoa omenaldia da, "nire omenaldi xumea Pirineotako ekialdean kokatua dagoen bailara eder honetako jendeari". Musika Vanessa Garde musikagileari zor zaio, eta Budapest Art Orchestrak jo du.