euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar gobernuko kontseilari eledun Alberto Catalanek erakusketa ireki du Zaragozako Nafar Etxean

2007/10/08

Ezkerretik eskuinera, Manuel Medrano, Alberto Catalán, Rosa Mary Ibáñez eta inauguratutako erakusketaren egilea, José Luis Urmán pintorea
Ezkerretik eskuinera, Manuel Medrano, Alberto Catalán, Rosa Mary Ibáñez eta inauguratutako erakusketaren egilea, José Luis Urmán pintorea

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuko Erakunde-Harremanetarako kontseilari eta eledun Alberto Catalanek jatorri nafarreko Jose Luis Urman Camps pintorearen erakusketa bat inauguratu zuen iragan asteazkenean Zaragozako Nafarroako Etxean. Kontseilariarekin batera Aurrezki Kutxa nafarreko eta Zaragozako Udaleko ordezkariek hartu zuten parte ekitaldian. Nafar Etxeko ikasturtea zabaltzen duen erakusketa hau estatuko beste nafar etxe batzuetara pasatuko da ondotik, adierazi dute Miguel Sanz buru duen exekutiboko iturriek.

Zaragoza, Espainia. Inaugurazioa joan den asteazkenean egin zen Zaragozako Nafarroako Etxeak hiriburuko honetako Santiago 27 helbidean daukan egoitzako Erret Bardeak Aretoan, eta bertan egon ziren, Catalan kontseilari-eledunaz gain, Zaragozako Nafarroako Etxeko eta Espainiako Nafar Etxeen Federazioko presidente den Rosa Mary Ibañez Zapatero, Nafarroako Kutxako (CAN) presidenteorde Sara Portoles, eta Zaragozako zinegotzi Manuel Medrano, erakusketaren egile den Jose Luis Urman eta beste zenbait jendez aparte.

Erakusketak pintoreak Afrika eta Asian barrena eginiko lan figuratiboak biltzen ditu. Zaragozatik pasatu ondoren Espainiako estatuan zehar ibiliko da nafar etxerik etxe. Inaugurazioa Zaragozan egin izana, bertako nafar etxeak daukan oihartzunagatik izan da, kontutan harturik gainera hilabete gutxi barru hiriburu aragoitarrak proiekzio berezia jasoko duela Expo-Zaragoza 2008ren egoitza izango baita. Nafarroako Gobernuak pabilioia irekiko du bertan, 'Nafarroa, oreka lurra' esloganpean.

Erakusketa urriaren 31era arte bisitatu ahal izango da Zaragozako Nafar Etxean, Santiago 27, honako ordutegiari jarraiki: asteartetik larunbatetara, arratsaldeko zazpietatik bederatziak arte; jai egunetan, 12etatik ordu biak arte.

Lotura interesgarriak

Rosario Nafar Etxea, Funes-ko Kolektibitateen Azokan (erdaraz)
2007ko urriaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Goizueta-Latassatarren ondorengoen bilkura Argentinan
2007ko urriaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

Rosarioko Nafar Etxeak Munduko 22-Azpikoa antolatuko du
2007ko irailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Erroibarreko seme-alaba eta ondorengoek bilera Gardnervillen (USA)
2007ko irailaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia