euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar Gobernuak domina eman zion atzo Crisanto Ayanz Argentinako Nafar Etxeen Federazioko buruari

2011/05/03

Crisanto Ayanz, eskuinean, Nafarroako Gobernuko bozeramale Alberto Catalan-ekin, artxiboko irudi batean
Crisanto Ayanz, eskuinean, Nafarroako Gobernuko bozeramale Alberto Catalan-ekin, artxiboko irudi batean

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak, atzoko bileran, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren lau gurutze ematea erabaki zuen. Kondekorazioa, 1997an Foru Gobernuak eratua, "Nafarroaren aurrerapena indartzen eta Foru Erkidegoa kasuan kasuko jardueren bidez atzerrira zabaltzen lagundu duten pertsona eta erakundeen meritua azpimarratu eta jendearen aurrean aitortzeko", Crisanto Ayanz Argentinako eta Txileko Zentro Nafarren federazioko presidenteari eman zaio; eta berarekin batera hiru erakundek --Elikagai Bankuak, Esku Elkartuak kanpainak eta Gizakia Helburu fundazioak-- erkidego nafarrean dituzten ordezkaritzei.

Iruñea-Pamplona, Nafarroa. Crisanto Ayanz-ena izan zen atzokoan Nafarroako Gobernuan eman zituen kondekorfazioen artean, pertsona fisiko bati emadako bakarra, gainerako hiruak elkarteei eman baitzitzaizkien.

Nafarroako Karlos III.a Prestuaren gurutzea emateko arrazoiak aipatzerakoan, Gobernuak Crisanto Ayanzen lana nabarmendu zuen, hauxe esanez: "Argentinan bizi diren nafarrei eta nafarren ondorengoei arreta emateagatik eta han daudenen ordezkari izateko lan goresgarria egiteagatik [eman diogu]. Horrek, gainera, pertsona horiek Foru Erkidegoarekin duten lotura eta Nafarroaren irudi ona indartzen lagundu du".

Nafarroako Elikagai Bankuari dagokionez, gurutzea eman dio "solidarioak izatearren eta lanean etengabe aritzearren askotariko arrazoiak direla-eta egoera ezegonkorrean bizi diren eta elikagaiak erosteko dirurik ez duten pertsona eta familientzako elikagaiak biltzeko".

Nafarroako Esku Elkartuak edo Manos Unidas-Navarraren inguruan esan zuen "problezia, gosea, malnutrizioa, gaixotasunak, eskolatzerik eza eta azpigarapena bezalako munduko arazo larriei erantzun aktiboak eta eraginkorrak" ematen lagundu duela, baita Foru Erkidegoan ere.

Gizakia Helburu Fundazioaren kasuan, Gobernuak "pertsona ugariren drogazaletasunaren arazoari irtenbide eraginkorrak emateko egindako ahalegina eta, alor horretan, gizarte bazterkeriari aurre egin izana" eskertu zuen.

-Crisanto Ayanzen ohar biografikoa. Hor ipintzen duenaz aparte, Buenos Airesko 'Euskal Echea' elkarteko (Asociación Cultural y Benéfica Euskal Echea) batzordekide ordezkoa da, argentinar hiriburuko Nafarroako Etxearen izenean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia