euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar Etxea eta Zazpirak Bat partaide ostiral honetan hasi eta hamar egunez Rosarion egingo den 39. Gizataldeen Jaian

2023/11/02

Euskal Herriko dantza, gastronomia eta kultura Rosarioko Gizataldeen 39. Jai Nazionalean Nafar Etxearen eta Zazpirak Bat E.E.aren eskutik
Euskal Herriko dantza, gastronomia eta kultura Rosarioko Gizataldeen 39. Jai Nazionalean Nafar Etxearen eta Zazpirak Bat E.E.aren eskutik

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Badator 39. Gizataldeen Topaketa eta Festa Nazionalaren edizio berri bat eta Rosarion dena prest dago hiriko ekitaldi bilgarriena ospatzeko. Ostiral honetatik, azaroaren 3tik, datorren asteko igandera,12ra, bitartean, ehunka mila bisitari hurbilduko dira Banderaren Parke Nazionalera, benetako festa batean parte hartzera. Hamar gauetan zehar, 19etatik aurrera, 50 gizatalde baino gehiagoren adierazpen kulturalez gozatu ahal izango da. Ohi bezala, gauzatzen duten kultur enbaxadore lana betez, Rosarioko Nafar Etxea eta Zazpirak Bat Euskal Etxea partaide izango dira


Azaroaren 3tik 12ra, gastronomía, dantza eta kultura adierazpenek beteko dure Rosarioko programa

600 metro karratuko stand propioz, Zazpirak Batek euskal kulturaren hainbat alderdi jendaurretuko ditu. Gastronomiari dagokionez, iazko formula arrakastatsuaren aldeko apustua egin dute: Txapela, upeletik sagardoa basoratzen, Trainera, kalitatezko euskal platerak zerbitzatzen, eta Itziar Aguirre, sukaldaritza eskolak ere eskaintzen. Haurrentzat, "Amoni cuenta un cuento" (Amoni ipuina kontalari) aurkeztuko dute, kontakizun mitologikoak landuz. Zazpiren txosnaren agertoki propioan euskal etxeko bi dantza taldeek dantzatuko dute eta, horretaz gain, Gizataldeen Agertoki Nagusian aurkeztuko dira biak. Gaztedi Zutik taldeak ostiralean, 3an bertan, egingo du, 23:45etan, eta Gure Haziak taldeak igandan, 5ean, 19etan.

Bestalde, Rosarioko Nafar Etxea ere  bere stand propioa lagun jendaurretuko da, eta bertan janari tipikoak, jotak eta dantzak eskainiko dizkie inguratuko zaizkien bisitari ugariei. Menuak tortilla, paella, rabak eta zurrakapotea baitaratuko ditu. Nafar Etxeko dantzariei dagokienez, larunbatean, hilaren 4an igoko da Agertoki Nagusira, 20etan, gazteek osatutako taldea; eta igandean, 5ean, 20:45etan, heldu eta gazteek osatutakoa.

Agertoki nagusiaren, stand-en eta intereseko guneen kokapena mapa honetan klik eginez kontsulta daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia