euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar Erresumaren konkistaren 5. mendeurrena oroigai Euskal Herrian eta Diasporan

2012/07/24

Arrakastaz antzeztu zen joan den ostiralean Baztango Amaiur-en 'Amaiur 2012, haien ametsa gurea da' lana, Nafarroako konkista gaitzat duena Pier-Pol Berzaitz idazle (argazkia Ondikol-Diario de Noticias)
Arrakastaz antzeztu zen joan den ostiralean Baztango Amaiur-en 'Amaiur 2012, haien ametsa gurea da' lana, Nafarroako konkista gaitzat duena Pier-Pol Berzaitz idazle (argazkia Ondikol-Diario de Noticias)

PUBLIZITATEA

500 urte beteko dira bihar Nafarroako Erresumari eraso eginez Gaztelako tropak Iruñea hartu zutenetik Nafarroako Erresumaren konkistari ekinez, erresuma nafarraren desagerketa izaki independente gisa ekarriko zuen erasoaldiaren barne. Orduan gertatutako gertakariak gogoan Nafarroan zein Diasporan zehar ekitaldiak antolatu dira egunotan eta urte osoan zehar, gertatutakoei ikusmolde ofizialistatik begiratuz edota ikuspuntu kritiko eta aldarrikakorretik so eginez, esan nahi ados Nafarroak geroztik egin duen ibilbidearekin edota kritikatuz orduango indar-ekitaldia eta independentzia nafarraren galera. Argentinatik, 'Navarra: la conquista' dokumentalaren emanaldia iragartzen dute gaur arratsalderako Chascomuseko Euskal Etxetik, Cesar Arrondok garai haren testuingurua eta ezaugarriak aipatuta.

Donostia-San Sebastian. Munduko zenbait euskal etxetan eta Diasporako zein Euskal Herriko taldeen eskutik ekitaldiak, aldarrikapenak eta oroitzapen ekimenak ari dira antolatzen eta gertatzen egunotan, biharko egunez, duela bost mende, erori baitzen Iruñea, Gaztelako tropek Aragoiko Fernandoren agintepean egindako erasoa eta gero, horrek Nafarroako Erresuma osoaren konkista bideratuko zuelarik, eta hamar urteren buruan nafar kateen erabateko desagerpena nazio burujabeen galeriatik, ordura arteko lurraldetasunez bederen.

Gertakari historiko haren aurrean ospakizunak zeinu batekoak baino gehiagokoak izan dira eta Nafarroako Gobernuak, esaterako, Nafarroa Espainiako estatuaren baitan erabat uztartu eta "gainerako lurralde eta erregioekin batera egungo Espainia modernoa" dena osatzeko bidearen barnean kokatu du eta, are gehiago, ospakizuna "Navas de Tolosa"ko batailaren (1212) zortzigarren mendeurrenari lotu eta elkarrekin ari da ospatzen, horretarako programa bat prestatu duelarik, jarraitzaile izan dituela zenbait nafar etxe, esaterako Zaragozako Nafar Etxea.

Beste ikuspuntu batetik abiatuta, irakurketa kritikoa egin eta eraso eta konkistaren bortizkeria salatu dute beste zenbaitek Nafarroan eta Diasporan, gertakari harek "ordura arte burujabea zen Nafarroako Erresumaren desagerketa behartua" ekarri zuelakoan. Gaur bertan esaterako, Argentinan, 'Navarra: la conquista' dokumentala emango du Chascomuseko Euskal Etxeak, ondoren testuinguru historikoaz jardungo delarik Cesar Arrondo irakaslea, arratsaldeko zazpietan bertako euskal egoitzan. Beste batzuk bestelako ekitaldiak deitu dituzte, hala nola, internetez egitekoa, San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkarteak, edo FEVAk, bere aldetik, aldarrikapen agiria plazaratuz, bere kideetako multzo esanguratsu bat Pirineo bi aldeetako nafarrak baitira, azpimarratu digu federazioko lehendakaria den Ricardo Basterrak, bera ere nafar arbasoduna.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia