euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOko lehendakari Valerie Arrechearen mezua NYeko Mendeurreneko ospakizunen inguruan

2013/10/24

NABOko bilkuraren itxiera urriaren 12an New Yorkeko Eusko Etxean Urkullu lehendakaria partaide (argazkia EuskalKultura.com)
NABOko bilkuraren itxiera urriaren 12an New Yorkeko Eusko Etxean Urkullu lehendakaria partaide (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

NABOko lehendakari Valerie Arrecheak ohar bar eman du argitara gaur kaleratu den Astero astekarian, zenbait komentario eginez urriaren 12 eta 13ko asteburuan New Yorken hiriko euskal etxearen Mendeurrena zela eta gertatutako pasadizoaz. Gogora dezagun, bertan izan zela Arrechea NABOko lehendakari gisa, eta hala eman ziola harrera Urkullu lehendakariari Estatu Batuetako euskal etxeak elkartzen dituen erakunde horren bilerara New Yorkeko Eusko Etxearen egoitzan.

New York, Estatu Batuak. Hona Asterok gaur argitara eman duen NABOko lehendakariaren  oharra osorik, euskaraz (jatorrizko ingelesez irakurtzeko, jo aurreko linkera).

Columbus Dayko asteburuan ohore izan genuen une historiko batean parte hartzeko, hain zuzen ere New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurreneko ospakizunetan. Tamalez, ekitaldi bikain hori eta  New Yorkeko euskal etxearen lorpenak ilundu dituzten publizitate negatiboa izan dugu. Gauza behar duenera ekarri nahi genuke, garrantzia duenera: ehun urte bete dituen Estatu Batuetako euskal komunitate bizi baten ospakizunera.

NABO, Ipar Ameriketako Euskal Erakundeak (North American Basque Organizations, Inc), multzo apolitiko bat da, gure kultura berezi eta bizia ospatu, atxiki eta iraunarazteko bildu nahi duen komunitate handi eta anitzaren ordezkari dena. Zinez sostengatzen ditugu gure kide diren erakundeen ekintza eta erabakiak. Eta ongi dakigu nolako lan gogorra eta pasioa eskatzen duen gure eguneroko bizitzan gure kultura bizi-bizi atxikitzeak , eta zinez apreziatzen dugu kultura horrek gure komunitateetan iraun dezan lan egiten duten guztien lana. Inongo kide edo bolondresak merezi du bere bizitza pertsonala publikoki iker dezaten eta iradokitzen dut indarra ipini dezagun gure kluben lorpenetan eta euren gure kulturarekiko pasioan.

NABOren izenean eskertu eta zorionak eman nahi nizkioke Euzko Etxea of New York-eko zuzendaritza eta kideei asteburuko ospakizun bikainarengatik. Zuen komunitatea zabaldu zenguten eta harro egon ginen bertako parte izateaz. 50 jendetik gora hartu zuten parte 25 euskal etxe ordekatuz larunbateko NABO bilkuran eta ohore izan genuen Urkullu lehendakariarekin biltzeko Estatu Batuetara egiten zuen bere lehenengo bidaian. Bereziki eskertu genuen Utah-ko Euskal Etxekoen eta Quebec-eko Euskaldunak Euskal Etxekoen presentzia, euretako bakoitza 30 bat kiderekin bertaratuta ospakizunetan parte hartzeko. Eta esker bereziak eman nahi dizkiegu New Yorken dantzatu zuten Utah-ko Triskalariak-eko dantzariei, Mendebaldeko euskal etxeen enbaxadari apartak izan baitziren. 

Are gehiago, errekonozimendua azaldu nahi diegu New Yorkeko Eusko Etxeko bazkideei. Jende askoren lana eskatzen du hainbeste urtez erakunde bat arrakastaz atxikitzeak. Euskal etxea abiatu zutenei, eraikina erosi zutenei, jarraipena eman, ekitaldiak antolatu eta elkartearen historian zehar lan egin dutenei, gure errekonozimendu eta esker ona adierazi nahi diegu euren lan gogor eta dedikazioak ahalbidetu baitu mugarri historiko honetaraino heltzea.

"Izan zirelako, gara, eta girelako izango dira".

Zuek zarete sentimentu honen gauzapena eta zinez espero dugu zuek oraindik gehiago hazten ikustea etorkizunean. Zorionak eta eskerrik asko!

Valerie Arrechea
Lehendakaria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia