euskal diaspora eta kultura
2011/10/14
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. NABOko Euskara koordinatzaileak, Izaskun Kortazarrek, asteburuan Boisen egiten ari den euskara lantegiaren berri eman digu. Lantegia gaur bertan hasiko da, irakasleentzako harrera afari batekin. "Irakasleak gaur gauean elkartuko dira afaltzeko, elkar ezagutzeko eta euskal kantak abesteko. Aurten irakasle berri asko daude eta aukera polita izango da denok elkar ezagutzeko", dio Kortazarrek.
Larunbatean, lan saioa egingo dute Boiseko Euskal Museoan. Bertan Kortazarrek aurreko 4 urteetan egindako lana berrikusiko du eta lortutako helburuak baloratuko ditu. Datozen lau urteetako helburuak azalduko ditu ere eta helburu horiek lortzeko emango diren pausuak adostuko dira irakasleen artean. Horrez gain, klaseak nola prestatu, orekatu eta nola hobetu ere landuko da bileran.
Bazkalorduan atseden hartuko dute irakasleek eta Basque Marketen euskal pintxoak dastatu ahal izango dituzte.
Ikastaro honetan irakasleak BSUko euskara irakaslea den Nere Lete eta NABOko Euskara Koordinatzailearen laguntzailea den Itxaso Cayero izango dira. "Nere Letek euskara klaseak helduei emateko teknikak eta teknologiaren erabilera azalduko du arratsaldean. Bitartean, Itxasok umeen irakasleak direnentzako dinamikak azalduko ditu. Oso ikastaro praktikoa izango da ikasitakoa klaseetan erabili ahal izateko. Amaitzeko, helduen irakasleak direnentzako dinamikak azalduko ditut nik", dio Kortazarrek.
Ikastaroari bukaera emateko afaria egingo da Euskal Etxean, eta horrela irakasleek Boiseko beste euskaldunak ezagutzeko aukera izango dute.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus