euskal diaspora eta kultura
2008/11/07
PUBLIZITATEA
San Frantzisko/Donostia. Sebastianek (Sebby deitzen diote etxean) 18 hilabete ditu eta Jean Baptiste eta Raymonde Moustirats senar-emazteen biloba edo semetxia da. Aiton-amonak San Frantziskoko euskal komunitateko kide ezagutuak dira, Ipar Euskal Herrian sortuak. Sebastian tipiak Wiskott-Aldrich Sindromea (WAS) izena duen gaixotasuna du eta horren eraginez sarri izaten ditu infekzioak, ekzemak eta odolean plaketa kopuru baxua duenez, gelditzen gaitzak diren odolgaltzeak izaten ditu. Sebastian Kaliforniako Palo Altoko Lucille Packard Children’s Hospital of Stanford erietxean dago eta aldiro odol transfusioak behar ditu.
Joan den asteartean bere medikuak ohartu ziren transfusioek ez dutela jada eraginik eta beste odolgaltze bat gertatuz gero hiltzeko arriskua duela baieztatu zuten. Bere aukera bakarra hezurmuin emaile konpatible bat aurkitzean datza. Sebastianen laguntza taldeko kideek azaldu dutenez, medikuen ustez emaile egoki hori euskaldunen artean aurkitzeko aukera gehiago egon daitezke.
Bilaketa AEBetan eta munduko euskaldunen artean
AEBetako euskaldunen artean kanpaina berezia abiatu du jada 'Sebastianen aldeko laguntza taldeak', baina taldeko kide Evelyne Garat-ek EuskalKulturari.com-i azaldu dionez, emaile egokia aurkitzeko esparrua munduko euskaldunena izan daiteke. 'Aste honetan bertan medikuek esan digute emaile egokia aurkitzeko aukera gehiago daudela euskal jatorriko pertsonen artean. Sebastianen ama Puerto Ricokoa da eta aita euskaldun jatorriduna, baina antza Sebastianek genetikoki euskal alde hori du indartsuago', azaldu du bera ere emaile den Evelynek.
Beraz, topatu nahi den pertsona Estatu Batuetan ezezik Euskal Herrian edo Diasporako euskaldunen artean ere egon daiteke. Dei hau, beraz, lerro hauek irakurtzen ari zaren horri ere zuzendurik daude. Euskal Herrian hezurmuin emaile egiteko informazioa ondoko telefonoetan eskura daikete: Araban, 945 006291; Gipuzkoan, 943 007400; Bizkaian, 944 007333; Nafarroan, 948 422588; eta Ipar Euskal Herrian 00556 908370 (Bordelen). Munduko gainerako herrialdetako euskaldunek webgune honetara jo dezakete: www.bmdw.org.
Bihar bertan Renon
AEBko kanpainari dagokionez, Hezurmuin Emaileen Programa Nazionaleko bi bolondres bihar bilduko dira Renora, NABOk bertan egingo duen bilkurara, Sebastianentzako emaile bila. Oso zaila da hezurmuin egokia aurkitzea, hezurmuin emaile eta hartzailearen artean bateragarritasun handia izan behar duelako. AEBetako Programa Nazionalak emaileen datuak biltzen ditu eta horietako batekin konpatibilitatea duen gaixo bat dagoenean egiten da donazioa. Sebastiani eta beste gaixoei laguntzeko prest daudenek datu-base honetan izena emateko aukera izango dute bihar, Renoko Santa Fe euskal hotelean, arratsaldeko bostetatik zazpietara.
NABOk eta Sebastian Moustiratsi laguntzen dioten taldeko kideek hitzordu honetara bildu eta laguntza emateko deia egiten diete inguruan egon daitezkeen euskal komunitateko kideei. Emaileek 18 eta 60 urte bitartekoak behar dute izan eta Santa Fe hotelean bertan, euren informazio medikoa bilduko dute listu lagin bat jasoaz.
Renora joan ezin baina Sebastiani lagundu nahi diotenek bere aldeko kanpainarekin bat egin dezakete www.savesebby.com webgunearen bitartez. Sebastianek A +/- edo AB +/- odol motako emaileak ere behar ditu (plaketa transfusioak egin ahal izateko). Odol mota hau Kalifornian eman dezaketenek Carlene Vasquezekin harremanetan jarri behar dute Stanford Blood Bank odol bankoan (tel. 650-723-6667).
Emaileak biltzeko beste ekitaldi batzuk AEBetan
Sebastianen aldeko taldeak beste ekitaldi batzuk egingo ditu datozen egunetan:
-November 15 (8:00am - 1:00pm)
Undisputed Boxing Gym
883 East San Carlos Ave, San Carlos, CA 94070
Contact: (510)-301-9512
www.undisputedboxinggym.com
-November 16 (9:00am - 1:00pm)
St. Ignatius Church
Maraschi Room
650 Parker Avenue, San Fransisco, CA 94118
Contact: (510)-301-9512
-November 18 (11:00am - 2:00pm)
San Francisco State University
Malcolm X Plaza
1600 Holloway Avenue, San Francisco, CA 94132
Contact: (510)-301-9512
-December 4 (4:30pm - 7:00pm)
The National Hispanic University
Location: University Atrium
14271 Story Road, San Jose, CA 95127
Click Here for Campus Map
Contact: (510)-301-9512
-December 7 (8:00am - 1:00pm)
St. Pius Church
Homer Crouse Hall
1100 Woodside Road, Redwood City, CA 94061
Contact: (510)-301-9512
-December 14 (11:00am - 3:00pm)
Basque Cultural Center *
(*For Basque Members and their Families Only -
Located inside the restaurant, Following Basque Mass)
599 Railroad Avenue, South San Fransisco CA 94080
Contact: (415) 850-6733
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus