euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk ostiralera, martxoaren 3ra, atzeratu du Boisen egingo den bere Udaleku 2023n izena emateko prozedura

2023/03/02

Udaleku 2023n izena emateko epea martxoaren 3ra atzeratu da
Udaleku 2023n izena emateko epea martxoaren 3ra atzeratu da

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. NABOren webgunea erori egin da asteazken arratsaldean eta Ipar Ameriketako euskal etxeak batzen dituen erakundeak erabaki du ostiralera, martxoaren 3ra, atzeratzea bere Udaleku-ren 2023ko edizioan izena emateko prozedura. Izan ere asteazken arratsaldeko 6etan [Kaliforniako ordua, Euskal Herriko asteazkeneko goizaldeko 3etan], zen egitekoa online Udaleku-n izen-ematea, herrialde osoko EEetako guraso eta haur askoren arreta hartzen duen jarduera.

Izena emateko hitzordu berria, beraz, bi egunez atzeratzen da eta martxoaren 3an, ostiralean, 18:00etan [Kaliforniako ordua, larunbateko goizaldeko 3etan Euskal Herrian] izango da orain.

Gogoratu erne ibili beharreko prozedura dela Udaleku-n izena ematearena, normalean formularioa online betetzeko aukera 18:00etan zabaldu eta minutu gutxiren buruan bukatzen baitura lekuak, eta partaidetza orden horren arabera egozten baita.

Ez ahaztu izena emateko NABOren webgunean, hemen behar duzula sartu, eta 'Udaleku application' dioen laukian klik egin, esan bezala 18:00etan puntuan, orduan aktibatuko baita, eta lekuak bete arte du iraungo du zabalik.

Prozedurari buruzko aurreko artikulu bat, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia