euskal diaspora eta kultura
2010/02/15
PUBLIZITATEA
Miami, Estatu Batuak. Poztasuna eta aldi berean engaiamendu maila latuago bat dira Miamiko Euskal Etxeko bazkideen artean albistea hedatu zenean gailendu ziren iruzkinak. Gauza berria da hau bertako euskaldunentzat, baina ardura sentitzearekin batera zalantzarik ez dago aurrera begira zenbait ate ere irekiko dizkiela pauso berri honek.
Miamiko Euskal Etxeko lehendakariorde eta ohiko eledun/komunikatzaile den Boni Guenecheak, bere gurari eta agiantza adierazi zituen "berri on honek balio izan dezan geuk geure konpromisua indartu eta lotura estuagoak sor ditzagun komunitatearekin, areagotuz geure ekintzak eta presentzia Florida hegoaldean".
Dagoeneko Miamiko Euskal Etxea hasia da euskara eskolak ematen, NABOn Martin Goikoetxea (Wyoming) buru eta Izaskun Kortazar (Idaho) koordinatzaile tekniko lanean diharduen Euskara Adarra medio, HABE lankide.
Lehenengo aldia da Floridako euskal etxe bat NABOko kide izatea eskatu eta federazioko partaide bihurtu dena. Estatu Batuetako ekialdean hiru euskal etxe --New York, Washington DC eta orain Miami--, kultur elkarte bat --Society of Basque Studies in America (SBSA)-- eta Kanadako Quebec-eko Euskaldunak euskal etxea dira orain NABOko partaide. Gainerakoak mendebalderago daude, gehienak Kalifornian.
Pozgarri egiten zait Ipar Ameriketan zaudeten euskaldunek aurrera jarraitzen duzuela ikusteak. Aupa denei bada!
Leire Azurza Sorrondegui, 2010/02/19 13:51
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus