euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk eta HABEk 2014an Estatu Batuetan euskara eskolak emateko hitzarmena sinatu dute

2013/12/23

Martin Goikoetxea, NABOren Euskara "chairman"-a, eta Joseba Erkizia, HABEren zuzendari nagusia, hitzarmena sinatzen (argazkia HABE)
Martin Goikoetxea, NABOren Euskara "chairman"-a, eta Joseba Erkizia, HABEren zuzendari nagusia, hitzarmena sinatzen (argazkia HABE)

PUBLIZITATEA

HABEk eta NABO federazioak (North American Basque Organizations) Ipar Ameriketan emango diren euskara eskolak babesteko hitzarmena sinatu dute. Hasi berri dugun 2013/2014 ikasturtean, AEB eta Kanadan 16 ikastalde arituko dira euskara ikasten, beste horrenbeste Basque club edo euskal etxetan. Guztira 205 ikasle eta 2.000 eskola ordu ematea aurreikusten da. Horrez gain, HABEk eta NABOk sinatu duten hitzarmenean bertako irakasleen prestakuntza plana sustatzeaz eta beren jardunerako beharrezkoak diren ikas-materialez hornitzeaz arduratuko da HABE.

Donostia-San Sebastian. Akordioa NABOko Euskara chairman edo arduraduna den Martin Goikoetxeak eta Kinku Zinkunegi HABEko Euskara Munduan programako koordinatzaileak sinatu dute abenduaren 17an HABEren Donostiako egoitzan. Euskalduntze eta Alfabetatze erakundeak aditzera eman duenez, Iparameriketako irakasle ingeles-hiztunen prestakuntzak bere bidea segituko du, prozesu horretan ari diren ikasle/irakasleei dagokienez, Euskara Munduan programaren baitan.

Bi eratako trebakuntza aurreikusten da. Batetik, 2014ko otsailaren 21 eta 22an, Boisen gaur egun eskolak ematen ari diren irakasleen topaketa izango da. Bertan, irakasle horiek eguneroko jardunean dituzten zailtasunak partekatuko dituzte, euren jarduna ahalik eta bateratuena izan dadin. Bestalde, 2010eko irailean hutsetik hasi zen irakasle berrien trebakuntzarekin jarraituko du HABEk. Bai on-line, urte osoan zehar, bai aurrez-aurre urtero ekainean egiten den barnetegian elkartuz.

Ikas-materialei dagokienean ere, hasierako 3 urratsak, euskara /ingelesez emateko materiala helaraziko die HABEk, bai aurrez-aurrerako, bai on-line egiteko.

2013/14 ikasturterako 19.453 eskola ordu baino gehiago emango dira Euskara Munduan programaren baitan, HABE eta euskal etxe edo federakuntzen artean sinatuko diren 30 hitzarmenen baitan. Ikasturte honetan, bi euskal etxe gehitu dira programara: Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak (Kolonbia) eta Bruselako Euskal Etxea (Belgika). Horiekin, munduko 80 bat euskal etxetan emango dira eskolak eta 2.400 bat ikasle heldu arituko dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia