euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk eta bertako Musika arduradun Mikaela Goicoecheak proposamen berria egin dute berrogeialdi garairako

2020/04/03

Kantaria eta Unibertsitatean musika ikaslea da Mikaela Goicoechea, Wyomingeko Martin Goicoechea bertsolari gorritiarraren alaba
Kantaria eta Unibertsitatean musika ikaslea da Mikaela Goicoechea, Wyomingeko Martin Goicoechea bertsolari gorritiarraren alaba

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. NABOk, Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak bere azkeneko bileran izendatu zuen, San Frantziskon, erakundeak sekula izan duen lehenengo Musika Egitarau Zuzendaria, lan hori betetzeko Mikaela Goicoechea gazte wyomingdarra izendatuz, eta orain, Estatu Batuetako leku askotan mugikortasuna mugatuta dagoenean eta euskal aktibitateak ere bertan behera utzita, proposamen berri batekin plazaratu dira NABO eta Mikaela, Foku Musikala deitu duten programarekin, norberaren etxeko itxialdian dauden euskal etxeetako kideei eta euskaldun eta euskaltzaleei oro har proposamen partehartzaile interesgarri hau eginez, bakoitzak bere etxeetik gara dezan.

Unibertsitatean kantari eta musika irakaslea izatearren ikasten ari den Mikaelak beheko bideoan azaltzen duenez, proposamenak aurre egin nahi dio egungo osasun-larrialdi egoerari eta euren etxeetan, ohiko euskara, euskal dantza edo bestelako klase, praktika edo saioetara joan ahal izan gabe egon beharra daukaten haur, gazte zein helduei. NABOko Euskara, Udaleku eta Musika alorrek elkarrekin plazaratzen duten ekimena da, eta NABOren Astero agerkariaren bidez --eta NABOren webgunean ezarrita-- aldiro euskal musika baliabide bat hautatzean datza proposamena, kantu bat esaterako, kantuaren bideo batekin, hitzekin eta euren esangurarekin, azalpena eta, esaterako, karaokearekin, ikasten eta partekatzen joatearren.

Aurrera ekimena, ongietorria MIkaela Goicoechea eta bere ekarpenari, eta arrakastatsua eta behin eta berriro partekatua izan dadila, Mikaelak berak proposatu bezala, haur, gazte, heldu eta beteranoenen artean ere!

Lehenengo hautatutako kantua "Haurrak ikas zazue" da, Mikaelak ongi ezagutzen duen kantua. Hona aurkezpen bideoa:


Mikaela Goicoechea bere proposamena azaltzen


Lehenengo astea, lehenengo kantua: Haurrak ikas zazue


Bikarren kantua: Aldapeko

-Elkarrizketa Mikaela Goicoecheari EuskalKultura.eus-en, orain lau urte, 16 urte zituela
-Mikaela Goicoechea, emanaldia Rock Springs-en, 19 urterekin, 2019an
-NABO Udalekuaren azkeneko edizioa, Mikaela Goicoechea haurren kantu irakasle (ikus bideoak)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia