euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk 16 eta 25 urte arteko gazteentzako lehenengo 'Gaztealdi' egitaraua zabalduko uztailaren 25ean Boisen

2007/05/21

Boiseko Euskal Museoa izango da Gaztealdiko lehen edizio honetako ikasguneetako bat
Boiseko Euskal Museoa izango da Gaztealdiko lehen edizio honetako ikasguneetako bat

PUBLIZITATEA

NABOk, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak aditzera eman du jadanik lehenengo Gaztealdi programa honek izango duen egitaraua. Ekimena euren kulturaren garapenean zeresana izan nahi duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ikastaroan euskal kultura sustatzeko ekitaldiak bideratzen ikasiko dute. Ikastaroa Boisen izango da uztailaren 25-27 bitartean, Basque Museum eta Boise State University-ren babesarekin. Irakasle taldea Patty Miller, Lisa Corcostegui, Joseba Etxarri eta John Ysursak osatzen dute.
NABOk Gaztealdi-n izena emateko epea ireki du. Gaztealdi AEBtako euskal komunitateetako 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduriko ekimena da eta bertan euskal kultura bultzatu eta sustatzeko baliabideak eskuratu ahal izango dituzte. Ikastaroa Boisen izango da uztailaren 25-27a bitartean eta bertako San Inazio jaien bezperan amaituko da. Partehartzaileek euskal kulturari buruzko ordubeteko mintzaldi bat ematen ikasiko dute, antolatzaileek hornitutako irudi eta testuak lagun. Ekintzak antolatu eta dinamizatzeko teknikak ere ikasiko dituzte gazteek, gero euren euskal etxe eta komunitateetan erabiltzeko. Ikastaroaren helburua, gazteok euskal kultura eragileak bihurtu eta euren euskal etxeetako oraina eta etorkizuna aberasteko gai izan daitezen.

Ikastaroaren prezioa 45 dolarrekoa da, bertan bazkari batzuk eta jarduerak sartzen direlarik. Boisera bidaia eta ostatua partehartzaileen kontura izango da, baina hori arazoa izan daitekeen kasuetan antolatzaileak laguntzeko baliabideak jartzen saiatuko dira. Irakasle taldea honako lauek osatzen dute: Patty Miller, Basque Museum & Cultural Center-eko zuzendaria; Lisa Corcostegui, dantza eta euskal kultura aditua; Joseba Etxarri, BasqueHeritage.com-eko zuzendari eta euskal Diasporan aditua; eta John Ysursa, Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programako irakaslea. Izena emateko epea uztailaren 1ean bukatuko da. Horretarako inprimakia hemen eskura daiteke.

Ikastaroaren egitaraua

SESSION 1:

July 25 (Wed):
-1-4pm, Boise Basque Museum & Cultural Center 'The Basque Trunk'. Content begins with orientation, ice-breaker & team-building activities. The Basque Museum & Cultural Center's traveling instructional material will be elaborated on for broader utilization.
-(Optional trip TBA): Late afternoon trip to the Boise area mountains to view Basque arbor glyphs (Basque tree carvings by Basque sheepherders)

SESSION 2:

July 26 (Thur)
9am-noon at Boise State University (Education Bldg #112). Content includes further development of the initial material presented in the Basque Museum's 'Basque Trunk'
-Lunch will be provided to participants

SESSION 3:

July 26 (Thur)
- 2-5:00 at Boise State University (ED-112) .Content includes discussions of budgets, marketing & recruiting strategies, etc for community building.
- Dinner will be provided to participants

SESSION 4:

July 27 (Fri)
-9am-noon at Boise State University (ED-112). Content includes Basque cultural teaching modules
-Lunch is on your own

SESSION 5:

July 27 (Fri)
-2--5:00 at the Basque Block. Content includes 'Plaza Dantza' or social dance instruction; discussion of 'Why we dance'.
-Beginning of the Boise Basque festival weekend


Lotura interesgarriak

NABOren web gunea
www.nabasque.org

Basque Studies Center, Boise State University, Boise, ID
www.basquestudies.boisestate.edu

NABOk Gaztealdi antolatu du, gazteentzako euskal kultura ikastaroa
2007ko otsailaren 20an BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia