euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABO eta Idahoko euskal komunitatea, Munduko 43. Mus Txapelketako antolatzaile, urriaren 8tik 16ra

2022/10/07

Aurten NABO antolatzaile duen Munduko Mus Txapelketa urriaren 8tik 16ra bitartean egingo da Boise eta Idahon
Aurten NABO antolatzaile duen Munduko Mus Txapelketa urriaren 8tik 16ra bitartean egingo da Boise eta Idahon

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Asteburu honetan hasiko da Idahoko Boisen Euskal Komunitateen arteko 43. Munduko Mus Txapelketa. Herrialdeetako ordezkaritzak eta lehian egongo diren bikoteak larunbatean, urriaren 8an, iritsiko dira egunean zehar eta arratsalde-iluntze partean Boiseko Leku Ona jatetxean egingo den ongietorri afarira bilduko dira, idahotar hiriburuko, Basque Block edo Boise erdiguneko euskal auzo historikoan.

Gogora dezagun pandemiaren ondorioz munduko txapelketaren azken bi edizioak ezin izan direla gauzatu; beraz, 2019an Baionan egindako edizioa da azken egindako mundiala. geroztik, muslarien nazioarteko jarduera berreskuratzseko lana emeki ari dela, esan dio EuskalKultura.eus-i Pierro Echarren NABOko mus arduradun eta talde antolatzaileko buruak, bertako Tyler Smithekin batera. 

Gogora dezagun lehenengo mundu txapelketa 1978an egin zela Lapurdiko Azkainen, eta NABOko lehendakari ohi ere baden Echarrenen ustez, munduan euskal komunitateetan ondo finkatutako euskal joko hau euskal kultur elementu gisa onartu beharko luke Eusko Jaurlaritzak, dantza edo kantua bezala.

Munduko zazpi herrialde ordezkatuta

Guztira bederatzi bikotek hartuko dute parte, zazpi herrialde ordezkatuz: Argentina, Kanada, Txile, Euskadi, Frantzia, Mexiko eta Estatu Batuak. Gogoratu behar da AEBk, herrialde anfitrioi gisa, bi bikote izango dituela lehian; Kanadak bezala, honek Txapelketaren azken edizioa irabazteagatik 2019an.

Hauek dira parte hartuko duten muslariak eta herrialde bakoitzeko delegatuak:

ARGENTINA
Muslariak: Eduardo Makuch & Mariano Mazzanti
Delegatuak: Ismael Goni 

KANADA
Muslariak, 1. bikotea: Frank Altuna & Rufino Iribarren
Muslariak, 2. bikote: Julia Etchart Christy & Matteo Etchart
Delegatuak: Frank Etchart, Mike Etchart 

TXILE
Muslariak: Gaetano Santoro & Juan Mendiburu
Delegatua: Juan Carlos Lago

EUSKADI
Muslariak: Gabriel Pérez Martínez & Aitor Pérez Llorente
Delegatua: Jesús "Txutxin" González Bendoiro

FRANTZIA
Muslariak: Frantxoa Aicaguer & Vincent Lamarque
Delegatuak: Laurent Leiciaguecahar, Bernard Apesteguy 

MEXIKO
Muslariak: Juan Isidro Mendiburu Cenoz & Juan José Echenique Echeverria
Delegatua: Juan José Arrieta Larregui

ESTATU BATUAK, USA
Muslariak, 1. bikotea: Felipe Cerdan & Juan Jose Viscay
Muslariak, 2. bikotea: Augustine Ugalde & Esteban Elexburu
Delegatuak: Pierre Etcharren, José Luis Urrutia

San Frantziskoko Pierro Echarren da NABOko Mus Arduraduna, eta Boiseko antolatzaile lana Tyler Smith-i dagokio, atzean izan dituela hiriko Euzkaldunak eta Euskal Museo eta Kultur Etxeko erakunde eta bolondresak. Musa eta antolaketa lana soilik egin daiteke pertsona eta elkartea hauen, eta kasu honetan Idahoko beste zenbait euskal etxetako lagunen partaidetza eta eskuzabaltasunarekin. 75 bat pertsonako espedizioa izango dira aurtengo muslari eta partaideak.

-Txapelketako programa egunez egun



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia