euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk aita Martxel Tillous-i eta Sweet Promised Land-en 50. urteurrenari eskaini dizkie 2008 egutegiko argazkiak

2007/08/23

2008ko NABO egutegiko azala
2008ko NABO egutegiko azala

PUBLIZITATEA

NABOk salgai jarri du jadanik bere egutegi ezagunaren 2008. urteko edizioa eta eskaini ere aita Martxel Tillous-i, Estatu Batuetako euskal komunitateen apez edo omonierra den kapelau ibiltariari eskaini dio; aldi berean Robert Laxalt-en Sweet Promised Land ('Dominique, artzain xiberotar bat Nevadan', euskarazko bertsioan) liburuaren 50. urteurrenari ere eskaini dio tarte berezi bat. Laxalt-en nobelak aro berri bat ireki zuen eta AEBetako euskal artzainen irudi erromantikoari bide eman zion, euskal eta amerikar heldu ziren belaunaldi berrien literatura arloko notaritza lana eginez. Egutegiaren koordinatzaileak, Renoko Mary Lou Urrutiak, gehienbat bi gai hauekin zerikusia daukaten argazkiak aukeratu ditu.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia