Bakersfield, AEB. 75 urte ari da betetzen aurten Bakersfield-eko Euskal Etxea, Kern County Basque Club. Eta hori ospatzeko, egitarau potoloa prestatu du asteburu honetarako, batetik NABOren 2019ko Biltzar Nagusia bertan antolatuz, ostiral honetan; eta, horrekin batera, bere ohiko maiatzeko piknik eta besta Estatu Batu osoko euskaldunen biltoki eta elkargune bilakatuz asteburu osoan (ez ahaztu datorren astelehena jai dela Estatu Batuetan, Memorial Day).
Hona asteburu honetarako programa
Ostirala, maiatzaren 24a
-8:00etatik 15:00etara NABOren 2019ko Biltzar Nagusia
-19:00etatik aurrera, asteburuari hastapen eztia emateko, afaria Noriega euskal ostatuan. Afalondoren, traguak eta dantzaldia Euskal Herritik etorritako Luhartz taldearen erritmoekin. Dantzaldia 21:00etan hasiko da, 23:00ak arte. Afaltzeko aurretik erreserbatzea ezinbestekoa da
-Afaltzeko lekua bertan lortzen ez dutenentzat, aukera izan daitezke Benji's eta Wool Growers euskal ostatuak
Larunbata, maiatzaren 25a
-8:00etan. Mus txapelketarako izen-ematea: $35 muslariko (bazkaria barne)
lehenengo bikoteari saria $500
bigarren saria $250
-8:00etatik 15:00etara - NABO pilota txapelketako finalak
-9:00etan, NABO haur mus txapelketa
-12:00etatik aurrera bazkaria: oilasko barbakoan errea: helduak: $20 haurrak: $15
-15:00etan. NABO Tripota/Lukainka/Txorizo txapelketa
-16:00etan. Euskadiko pelotarien partidak
-17:00etan. Mikel Markez, Julen Alonso, & Andrea Bidart kantari
-18:30etan. Afaria - Helduak: $25 Haurrak: $20
-19:00etan. 2019ko NABO Bizi Emankorra award presentations.
Ohoratuak, hiru txapeldun: Mayie Maitia, Maite Curutchague eta Anne Marie Minaberri
-19:30etan. Dantza erakustaldia, KCBCeko eta etorritako dantza taldeak partaide
-21:00etan. Dantzaldi publikoa, EHtik etorritako Luhartz taldearekin
Igandea, maiatzaren 26a
-10:00etan, Euskal Meza, aita Antton Egiguren emaile, KCBCeko Klika eta abesbatza partaide
-11:30etan, Mikel Markez, Julen Alonso & Andrea Bidart kantari
-11:30etatik aurrera, bazkaria arkume barbakoan errea. Helduak $30; 12 urte arteko haurrak $20
-14:00etan. KCBCko dantza taldeen eta Klikaren emanaldia
-16:30etan. afari legea lukainka eta xingar/gaxna otartekoekin $8
-17:00etan. Pilota partidak, EHko pilotariekin
-19:00etatik 1:00ak arte. Dantzaldi publikoa Amerikanuak & Luhartz taldeekin
-20:30etan, zozketa, txartelak 5 dolarna, 5 txartel 20 dolar
lehenengo saria, 1000 dolar dirutan
bigarrengoa, 500 dolar dirutan
hirugarrena, 250 dolar dirutan
Euskal Herritik etorritako pilotariak hauek dira, Aritz Escudero prestatzaile dutela
Xabier Telletxea, Manex Balerdi, Julen Alberdi eta Eneko Labaka
Astelehena, maiatzaren 27a
Besta berez bukatu da, baina Bakersfield-eko euskal tradizioari jarraiki, hririko Woolgrowers euskal ostatua da euskaldunen biltokia, bertan gosari-bazkaria eta baita arratsaldepasa egiteko ere, mokadua hartu, traguak ondoren, guztia euskal musika eta dantza egiteko aukera lagun