euskal diaspora eta kultura
2013/06/21
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. Euskal giro bikaina izango da gaur arratsean Bordeleko Place des Basques enparantzan, euskal etxeak antolatu duen Musikaren Besta ekitaldiari esker. Urtero, egitarau oparoa prestatzen du Euskaldunen Biltzarra elkarte bordelesak egun hau ospatzeko. Arratsaldeko 19:15etan abiatuko da festa, Alain Selva taldearen kontzertuarekin. Ondotik, 20:00tan euskal etxeko Bestalariak abesbatzak kontzertua emango du, eta, jarraian, Etxeko Soinuak taldeko kideek txistu eta eskusoinu emanaldia eskainiko dute.
Gaueko bederatzi eta erdiak aldera Etxekoak gizonezkoen korua igoko da taula gainera eta, egunari bukaera bizi-bizia emateko, 22:15etan dantzaldia egingo da, Donibane Garaziko Mizpirarrak talde gaztearekin. Ekitaldiari buruzko informazio osoa, Bordeleko Euskal Etxearen webgunean, hemen.
Parisen, Anaiki taldea kantuz
Frantziako hiriburuan ere euskaldunek ekarpen polita egingo diote Musikaren Egunari, Anaiki gizonezkoen koralak emango duen kontzertuarekin. Kontzertua Notre-Dame du Travail elizan egingo da eta Anaikiko kideekin batera, Neskatxena emakumeen taldeak ere parte hartuko du emanaldian, zenbait abesti kantatuz.
-Anaiki koruaren webgunea, hemen
-Iparralden egingo diren beste zenbait ekitaldiren berri, Euskal Kultur Erakundearen atarian
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus