euskal diaspora eta kultura
2012/11/06
PUBLIZITATEA
Kemper, Bretainia. Jardunaldien antolatzailea Ti ar Vro elkartea da, Bretainiako Kemper hiriko (Quimper, frantsesez) hainbat kultur talde batzen dituena. Ekitaldiak hilaren 15ean hasiko dira, Josu Goiri eta Ander Sanchez musikariek eskainiko duten euskal musika tresnen lantegi batekin. Lantegia Ti ar Vroren egoitzan egingo da (3 esplanade Famille Gabaï - 29000 Kemper) eta hilaren 16ean jarraipena izango du.
Azaroaren 17an, larunbatean, euskal dantza lantegia egingo du Kepa Untzega dantzariak, Plomelingo Kerne gunean. Ondotik euskal afaria egingo da, euskal jaki tipikoekin eta Dirdira talde bilbotarraren musikarekin girotua. Lantegia 14:00etatik 18:00etara izango da eta afaria 19:00etan.
Azaroaren 20ean Jean Pierra Grasseten "Bat, bi" dokumentala izango da ikusgai. Lan honetan XX. mendeko euskal kantagintzaren historia jasotzen da. Ondoren, mahaingurua egingo da (emanaldia 20:30etan hasiko da, Kerfeunteun-eko MPTan).
Azkenik, azaroaren 24ean, "Ohiartzunak / Ekleo / Comme un Echo" ikuskizunarekin amaituko dira jardunaldiak. Dirdira eta Dremmwel taldeen ikuskizuna Kemper-eko Max Jacob antzokian izango da ikusgai.
-Informazio gehago, Ti ar Vro Kemper elkartearen webgunean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus