euskal diaspora eta kultura
2011/11/11
PUBLIZITATEA
Azul, Argentina. Berlinen jaio zen proposamen kultural hau Europa eta Amerikara zabaldu da. Izan ere, Argentinako hiri batzuetan ospatzen da 'Museoen Gaua', tartean Azul-en. Adierazpen artistikoak komunitatearengana heltzea du helburu nagusi ekitaldiak, eta asmo horrekin gauzatu zen Buenos Aires probintziako hirian joan den urriaren 1 eta 2an.
Anitz erakundek osatu zuten bi gaueko ibilbidea, hala nola, museo, eskola, kultur gune eta gizataldeen etxeek. Azulgo Gure Txokoan Euskal Herriko musika tresnen argazki erakusketa ikusi ahal izan zuten euskal etxera heldu ziren bisitariek. Horretaz gain, etxeko kideek geografia, abizenen jatorri, sukaldaritza eta kirolari buruzko datuak ere partekatu zituzten ibiltariekin.
Ekintzekin jarraituz, urriaren 26an "Que par Che" Antzerki Taldeko kideak jaso zituzten Gure Txokoa-ko arduradunek. Mariano Di Franco eta Maite Guevara aktoreek 'Barre Tailerra' eskaini zieten ehun bat laguni eta gero euskal etxeko egoitza bisitatu zuten. “Izugarri gustatu zitzaion ekintza jendeari eta eskatu ziguten berriro egiteko. Lau orduko klasea izan zen, baina azkar-azkar pasa zen, hain ondo pasatu genuen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko kide den Silvia Icetak
["Que par Che" Antzerki Taldeak 'Barre Tailerra' eman zuen Azul-en (argazkiaEE)]
Etorkizunari begira, azaroaren 19an Marita Echavek 'Euskal baserrietako sukaldaritza' bere liburua aurkeztuko du Azulgo Gure Txokoan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus