euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Musika, dantza eta herri kirolari txikien erakusketa Tandilgo Gure Etxea EEaren 66. urteurren jaian

2015/12/07

Euskal herri kirolen erakustaldia --gazteenen eskutik, gezurrezko harriekin-- Tandilgo Euskal Etxearen urteurren festan
Euskal herri kirolen erakustaldia --gazteenen eskutik, gezurrezko harriekin-- Tandilgo Euskal Etxearen urteurren festan

PUBLIZITATEA

Egun osoko festa antolatu zuten Tandilgo Euskal Etxearen lagunek erakundearen urteak ospatzeko. Ekitaldia Martin Rodriguez plazan hasi zen goizeko 11ak aldera eta iluntzean bukatu, euskal etxearen egoitzan burututako karta txapelketekin. Arratsaldean, dantzak, musika eta paregabeko euskal giroa gailendu zen Gure Etxea tandildarrean.

Tandil, Argentina. Ehun bat lagun bildu ziren azaroko azken igandean Gure Etxea Euskal Etxean, bi zatitan banatuta egin zen ospakizunean parte hartzeko. Lehenengo saioa Euskal Etxearen aurreko plazan izan zen eta bertan dantza erakusketa eskaini zuten dantzari txiki eta helduek. Antolatzaileek, ordea, dantzak baino gehiago zeukaten prestatuta urtebetetzeko ikuskizunerako eta Herri Kirol saio bat ere aurkeztu zuten ezohiko modalitate batean: umeak izan ziren erakustraldiko "herri kirolariak".

Lehenengo zati hori bukatuta, Gure Etxea-ra abiatu ziren bildutakoak --gehienak Euskal Etxean garatzen diren aktibitateetako partaideak-- bazkariari ekitera. Bazkalostean, Euskal Etxeko 2015eko alkatea izan den Isidro Legarretak alkate berriari, Maria del Carmen Didart bere emazteari, pasatu zion aginte makila. Arratsaldean zehar, euskal kantutegiko abesti ohikoenak kantatu zituzten tandildarrek etxeko musikarien zuzeneko musika lagun. Zozketak ere egon ziren eta, jaiari amaiera emateko, Mus, ‘truco’ eta ‘escoba’ txapelketak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia