euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Munduko Umeak' abesbatza eta euskal instrumentu tailerra gaur hasiko den 'Bogota Espectacular 2010'en

2010/06/24

Partaide izango diren herrialdeei buruzko zenbakia gora-behera, bere momentuan nazioarteko hitzordu honi buruz banatu zen karteletako bat
Partaide izango diren herrialdeei buruzko zenbakia gora-behera, bere momentuan nazioarteko hitzordu honi buruz banatu zen karteletako bat

PUBLIZITATEA

Bogotako Euskal Etxeari lotutako 'Munduko Umeak' abesbatzaren emenaldiak eta Kepa Pinedo musikari euskaldunak emango dituen hitzaldi eta ikastaldiak izango dira gaur hasita eta datorren igandera arte Kolonbiako hiriburuan egingo den 'Bogota Internacional Espectacular 2010' kultur azoka eta elkarretaratzeak bere barnean bilduko dituen euskal osagaiak. Iaz ere euskal partaidetza bildu zuen hitzordu honek 115 kuskizun --tartean dantza, abesbatza, musika, antzerki, gastronomia eta beste zenbait arlotako eskaintzak-- programatu ditu, Kolonbian ordezkaritza duten 34 herrialderi dagozkienak.

Bogota, Kolonbia. «Eskualde garrantzitsu gisa nahi dugu sendotu Bogota, merkataritza, ekonomia edota politika arloan izan ditzakeen aukera guztiak areagotuz Bogota eta Kolonbian ordezkaritza diplomatikoa daukaten herrialdeen artean», adierazi du argentinarra, Zine errusiar jaialdia, bertako idazkari nagusi den Yuri Chillan Reyesek.

Azokaren aurtengo edizioak ekarriko dituen berritasunen artean aipa daitezke Eguzkiaren Zirkoa, Tanguetto, Leoia eta Herensuge txinatarraren Dantza Turkia, Frantzia eta Italiako musika taldeak, eta dantza eta musika mexikarra.

Horrez gain, ekitaldia antolatzen duen Bogotako Alkatetza Nagusiak bere stand berezia ezarriko du, Bigarren Mendeurrena dela-eta Independentzia prozesuan gailendu ziren zenbait pertsonaia azpimarratuz.

Euskal partaidetzari dagokionez, arteartean iritsi zen Bogotara Euskal Herritik Kepa Pinedo musikari eta irakaslea. Kolonbian dagoen bitartean zenbait emanaldi eskainiko ditu Pinedok, eta inaugurazio ekitaldian txistua, alboka eta txirula joko ditu, hemen apenas ezagutzen diren tresnak. Gaur, azokak ateak zabalduko dituen eguna, Euskal Etxeko 'Munduko Umeak' haur abesbatzarekin arituko da irakasle euskalduna.

Hona Bogotako Euskal Etxetik eta Espainiako Enbaxadatik banatu duten egitaraua:

  • Osteguna, ekainaren 24a: 'Munduko Umeak'en emanaldia, azokaren inaugurazioa alkate nagusia eta enbaxadariekin (10:00etan)
  • Osteguna, ekainaren 24a: ostirala, ekainaren 25ean: Kepa Pinedo emanaldi didaktikoak haur eta partaideentzat
  • Ostirala, ekainaren 25a:'Munduko Umeak'en emanaldi berri bat, hitzordua zabaltzea(10:00 am)
  • Ostirala, ekainaren 25a: Kepa Pinedoren emanaldia 4:00 pm-etan eta ekitaldiak egunean zehar
  • Larunbata, ekainaren 26a: 5:00 pm-etan, Show flamenkoa Espainiako Enbaxada, atsedenean Kepa Pinedaren aurkezpena; gero gonbidapena standera eta kopa bat ardo
  • -Azokaren webgunea: www.bogotainternacionalespectacular.com



    « aurrekoa
    hurrengoa »

    Erlazionatutakoak

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    PUBLIZITATEA

    Irakurrienak

    Azken komentarioak

    © 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

    Bera Bera 73
    20009 Donostia / San Sebastián
    Tel: (+34) 943 316170
    Email: info@euskalkultura.eus

    jaurlaritza gipuzkoa bizkaia