Bilbo, Bizkaia. Joseba Sarrionandiaren “Narrazio Guztiak” irakurriko dut Arriaga Antzokian ostiralean, oso-osorik, jendaurrean, “Klasikoen VIII. Irakurraldia"-n. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatu du ekitaldia, Bilboko Udaleko Euskara Sailaren eta Laboral Kutxaren babesarekin.
Irakurraldiarekin Euskara Ikasleen Jaia ospatzen da, urtean zehar euskaltegietan eta euskal etxeetan euskara ikasten debiltzanek lana aintzat hartuz. Urtero legez, euskal etxeek ere bat egingo dute festarekin eta aurten 28 elkartek parte hartuko dute, aldez aurretik grabatutako bideoei esker.
Irakurraldia goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etan bukatuko da. Bertan izango da Joseba Sarrionandia idazlea, bideo baten bidez, eta berak ekingo dio irakurraldiari.
Orotaram egunean zehar 400 lagun inguru pasatuko dira Arraigako taulagainetik. Besteak beste, hauexek izango dira partaideak: Ibon Areso Bilboko alkatea, Bilboko udaleko ordezkaria; Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari instituzionalak; Laboral Kutxako zuzendari nagusia; Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta irakasleak; Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea.
Aipatutakoez gain, Bilboko Udalbatzako kideek irakurriko dute; baita euskaltzainek, hedabideetako ordezkariek, sindikalistek, Bilbo Zaharra Euskaltegiko eta Bilboko ikastetxeetako ikasle eta irakasleek, ostalariek, Gotzaingoaren ordezkariek, eta ekonomista, abokatu eta ingeniarien eskola profesionaletako ordezkariek ere.
25. urteurrena
Ekainean 25 urte beteko dira >Sarrionandiak "Narrazio guztiak" idazten bukatu zuela. Euskal narrazioaren alorrean, narratiba moderno bat ekarri zuen Lan honek. 80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Guztiak berridatzi ditu egileak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz. Emaitza, klasikoa bezain gaurkoa, irakurle gazteak nahiz antzinakoak liluratzeko modukoa.
Aurreko urteotan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Miranderen Haur Besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika Pauso, Urretabizkaiaren Zergatik Panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak eta Gabriel Arestiren Harri eta Herri irakurri zituzten.
Aurten, hirugarrenez, Bilboko Alhondigako sarrerako pantailetan ere zuzenean ikusi ahal izango da irakurraldia egun osoan zehar. Horretaz gain, irakurketa streaming bidez 12 orduan zehar jarraitu ahal izango da Eitb-ren webgunean: http://www.eitb.eus/narrazioguztiak-irakurketa
Hauek dira irakurraldian parte hartuko duten euskal etxeak:
|
Herria
|
Izen ofiziala
|
1.-
|
PARIS (Frantzia)
|
PARISEKO ESKUAL ETXEA - LA MAISON BASQUE DE PARIS
|
2.-
|
LONDRES (Erresuma Batua)
|
LONDON BASQUE SOCIETY
|
3.-
|
TOKIO (Japonia)
|
ASOCIACION TOKYO-KO EUSKAL ETXEA
|
4.-
|
VANCOUVER (Kanada)
|
ZAZPIAK BAT BASQUE SOCIETY
|
5.-
|
MONTEVIDEO (Uruguai)
|
F.I.V.U. - FEDERACIÓN DE INSTITUCIONES VASCAS DE URUGUAY
|
6.-
|
MADRID
|
EUSKAL-ETXEA-HOGAR VASCO DE MADRID
|
7.-
|
VALENTZIA
|
ASSOCIACIÓ EUSKALTZALEOK
|
8.-
|
BERLIN (Alemania)
|
GERNIKA DEUTSCH-BASKISCHER KULTURVEREREIN E.V.
|
9.-
|
QUEBEC
|
EUSKALDUNAK ASSOCIATION DES BASQUES
|
10.-
|
BUENOS AIRES (Argentina)
|
COLEGIO EUSKAL ECHEA
|
11.-
|
NEW YORK (AEB)
|
EUZKO ETXEA OF NEW YORK
|
12.-
|
SANTIGO (Txile)
|
EUZKO ETXEA-CASA VASCA DE CHILE
|
13.-
|
SAN FRANCISCO (AEB)
|
BASQUE CULTURAL CENTER, INC.
|
14.-
|
NECOCHEA (Argentina)
|
CENTRO BASKO ARGENTINO 'EUZKO ETXEA'
|
15.-
|
VALENTZIA
|
CENTRO VASCO-NAVARRO LAURAK BAT
|
16.-
|
BORDELE (Frantzia)
|
ESKUALDUNEN BILTZARRA
|
17.-
|
MALLORCA
|
EUSKAL ETXEA "ARTEA"
|
18.-
|
MONTEVIDEO (Uruguai)
|
EUSKAL ERRIA
|
19.-
|
BOISE (AEB)
|
BASQUE MUSEUM & CULTURAL CENTER, INC.
|
20.-
|
VALPARAISO (Txile)
|
EUSKO ETXEA CASA VASCA
|
21.-
|
ERROMA (Italia)
|
ACE – ERROMAKO EUSKAL ETXEA
|
22.-
|
SALTO (Uruguai)
|
SALTOKO EUSKALDUNEN TALDEA
|
23.-
|
SYDNEY (Australia)
|
GURE TXOKO BASQUE CLUB INC.
|
24.-
|
BRUSELA (Belgika)
|
BRUSELAKO EUSKAL ETXEA
|
25.-
|
MEXIKO D.F. (Mexiko)
|
CENTRO VASCO DE MEXICO A.C.
|
26.-
|
VALLADOLID
|
CENTRO VASCO "GURE TXOKO"
|