euskal diaspora eta kultura
2014/07/04
PUBLIZITATEA
Baiona, Lapurdi. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak proiektu berri bat martxan eman du, Eusko Diaspora izenekoa. Egitasmoak Euskal Herriko eta mundu osoko euskaldunen artean zubiak eraikitzea da eta horretan dihardu Maialen Zamponi, proiektuaren koordinatzaileak zuzentzen duen taldeak. Ekimenaren laguntzaileen artean dira Jean Michel Larrasquet, Maia Larronde de Ajuriaguerra, Argitxu Camus Etchecopar, Isabelle Ajuriaguerra eta Audrey Hoc zinemagilea.
Izan ere, Audrey Hoc-ek zuzenduriko munduko euskaldunei buruzko bideo sail bat izan da proiektuaren aurreneko emaitzetako bat. Kanaldude Telebistarekin lankidetzan eginiko sail honetan, munduko hainbat lekuetara lan bila joan behar izan duten euskal gazteen esperientzien berri eman du Hoc-ek. Quebec, New York, Buenos Aires, Uruguai eta Tailandiako Koh Tao irla txikia dira bisitatu dituen guneak. Aurreneko hiruetan grabaturiko erreportaiak ikusgai dira dagoeneko www.eusko-diaspora.com webgunean.
Hona dokumental saileko atal berriena: New York.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus