euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko euskal etxe eta komunitateak ere kalean protestari bildu zituen Burgosko Auziaren 50 urte bete dira

2020/11/30

Bestelako herritarrez gain, munduko euskal etxe eta komunitateak ere protestan atera ziren Australian, AEB, Latinamerika, Europan...
Bestelako herritarrez gain, munduko euskal etxe eta komunitateak ere protestan atera ziren Australian, AEB, Latinamerika, Europan...

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 1970ko abenduan gertatu zen, aste honetan 50 urte. Burgosko Prozesua bezala ezaguna den gerra-kontseiluan frankismoak hamasei euskal herritar epaitu zituen ETAkoak zirelakoan Burgosko Kapitaintza Orokorrean. Epaituetako seiri heriotz zigorra ezarriko zitzaien (hiruri heriotz zigior bikoitza) eta oro har bostehun urtetik gorako zigorra banatu zen. Baina eredugarritasun eta propaganda osagai nabariak zeuzkan operazio hura ez zitzaien ongi atera, nazioarteko erreakzioek heriotz zigorrak bertan behera uztera behartu baitzuen eta epaiketa bera erregimenaren kontrako oihu eta aukera bihurtu baitzen.

Joseba Moreno Ugalde euskal-australiarrak honako argazkia bidali digu, adibide gisa, kasu honetan Australiako Melbournen, bertako Gure Txoko Euskal Etxeko presidente zen bere osaba Jose Antonio Ugalde Aranguenak eta beste euskaldun batzuk antolatutako protesta eta kale agerpenen berri ematen duena. Johnny Ugaldek ere gogoan dauka oso "Burgosko Prozesuaren kontra protestatzeko Canberrara antolatutako bidaia, ehun bat lagunekin, eta Melbournen ere, manifestazioak eta protestak; askotan atera ginen garai hartan bertako euskaldunen iritzia Australiako prentsan eta telebistan agertzeko", zioskun duela gutxi.

Argazkiak islatzen duen irudiak Iker Moreno Ugalde haurtxoa azaltzen du, komentatuz "bere bi urteekin protestari bihurtu zela, euskal jantzi nazionala soinean, ordubetez (Melbourneko) Hiri Plazan" manifestari, The Sun egunkariko oharrean. Garai hartako Paris Irratiak protesta honen eta beste hainbaten isla eman zuen, milaka eta milaka entzule klandestino Euskal Herri Hegoaldeko etxeetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia