euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko chef hautatuen taldetxoan konsakratzen duen 'Bizi Emankorra' saria eman diote Arzak-i

2011/04/12

Juan Mari Arzak chef donostiarra
Juan Mari Arzak chef donostiarra

PUBLIZITATEA

'Lifetime Achievement Award' delako saria eman diote Juan Mari Arzak chef donostiarrari. Ez da edozein sari edo errekonozimendu, 2005ean sortu zutenetik nazioartean izen handi eta ibilbide konsakratuko sukaldari aitzindari eta ekarleei eman baitzaie. Taldetxo saridun horretan egotea, sukaldarien Olinpoan egotea bezala da, eta bizitza oso batean egindako etengabeko lan hautuari ematen omen diote. Gisa horretako sariei 'Bizi Emankorra' sariak deitzen zaie euskaraz Ameriketako Diasporan. Horixe da, bada, Juan Mari Arzaki egotzi diotena. Eman-eman, datorren igandean emango diote Londresen.

Londres, Inglaterra. Berria atzo astelehena eman zuen The Independent egunkariak: "Euskal Sukaldaritza Berriaren aitari eman diote Lifetime Achievement Award saria". Artikuluak esaten duenez, errekonozimendua bikoitza izan zitekeen, Juan Mari Arzaken alaba, sukaldaria, Elena, Munduko Emakume Sukaldari Onenaren sarirako izendatu zuten, baian azkenean Anne-Sophie Pic frantsesa gailendu zitzaion, sari hori ematen zen lehenengo urte honetan.

"Ferran Adrià edo Grant Achatz-ek baino askoz lehenago, Juan Mari Arzak, Donostiako Arzak jatetxekoa, jolasean ibiltzen zen suarekin eta nitrogeno likidoarekin", zioen The Independentek.

Arzaki eman dioten sari hau izugarri ospetsua eta soilik gutxiengo baten eskueran dagoena da. 2005an eman zen lehenengo aldiz, nori eta Paul Bocuseri. Aitzindari izan diren, ekarpen bereziak egin dituzten eta maisu sortzaile izan direnei dago nonbait erreserbatua.

Berez, eman, datorren igandean, apirilaren 18an emango diote, nazioarteko sukaldaritzaren bilgarri izango den ekitaldi batean, Londresko Guildhall historikoan. Ekitaldi berean, 2011eko 50 jatetxe onenen Pellegrini saria osatzen dutenen izenak esango dituzte. Zerrenda horretan zenbait euskal jatetxe egon dira eta daude, aurtengoan ere seguruenik, batzuk igotzen beste batzuk jaisten, iritzi kontuak halakoak baitira. Hamargarren urtea da zerrenda hau egiten hasi zirenetik.

Zerrendan agertzen diren izenak eta postuak bozketaz hautatzen omen dira Akademia osatzen duten 800 aditu eta profesionalen artean, mundua hainbat zonaldetan banatua. 2011eko zerrenda aipatu galan jakinaraziko dute eta apirilaren 19tik aurrera egongo da eskuragai. Restaurant aldizkariak maiatzeko alean emango ditu argitara zerrendak eta prozesu honi buruzko jakingarriak.

Bitartean,

-webgunea: www.theworlds50best.com
-2010eko munduko 50 jatetxe onenen zerrenda
-2010eko 50tik 100era bitarteko jatetxe onenen zerrenda
-Orain arte 'Lifetime Achievement Award' jaso dutenen izenak



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia