euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduan euskara zabaltzen diharduen elkarterik ezagutzen al duzu? Aurkez ezazu 2013ko ENE sarira!

2013/11/21

2012ko ENE sariaren emate ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako Ana Isabel Ugalde (eskuin) eta Mirenjo Uriarte (ezker), Union Vascaren izenean, partaide (argazkia EI)
2012ko ENE sariaren emate ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako Ana Isabel Ugalde (eskuin) eta Mirenjo Uriarte (ezker), Union Vascaren izenean, partaide (argazkia EI)

PUBLIZITATEA

Urtero legez Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin batera ENE saria emango du, munduan zehar euskara zabaltzen aparteko lana egiten duen elkarte bat aintzat hartuz. Edonork aurkez ditzake hautagaitzak, elkarteak saria zergatik merezi duen azalduz eta arrazoituz testu labur batean. Hautagaiak aurkezteko epea astelehenean bertan amaituko da; beraz, horrelako elkarte bat ezagutzen baduzu, bizkor ibili!

Donostia-San Sebastian. Euskararen Nazioarteko Egunaren karira Eusko Ikaskuntzak ENE Sariaren zortzigarren edizioa deitu du. Errekonozimendu honekin Eusko Ikaskuntzak Diasporarekin lotuta euskararen alde egindako lan ona aitortu eta saritzea du helburu. Aurreko edizioetan honakoak izan dira sarituak:

-2012. Union Vasca Elkartea. Bahia Blanca, Argentina. 
-2011. Madrilgo Euskal Etxea. Madril, Espainia.
-2010. Sustraiak-Erroak Elkartea. Paris, Frantzia.
-2009. North American Basque Organization (N.A.B.O.). Amerikako Estatu Batuak.
-2008. Bordeleko Euskal Etxea. Bordel, Frantzia.
-2007. Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona, Espainia.
-2006. Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar de Plata, Argentina.

Sari honetarako hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago eta edonork aurkez dezake bere ustetan saria eta aintzat hartzea merezi duen elkarte edo erakunderen bat. Euskal Herritik kanpo euskara sustatzeko lanetan diharduen edozein erakunde izan daiteke hautagai.

Epea aurki amaituko!

Hori bai, hautagaitzak aurkezteko epea aurki amaituko da: azaroaren 25eko gaueko 24:00etan (Euskal Herriko orduan). Beraz, bururan hautagairen bat baduzu, ibili bizkor!

Hautagaitzak aurkezteko hauxe da egin beharrekoa: erakunde horren jardueren laburpen bat bidali Euskosarera (info@euskosare.org). Gehienez A-4 neurriko bost orri izango ditu, eta bertan Epaimahaiak kontuan hartzeko interesgarri izan daitezkeen xehetasun guztiak azalduko dira: erakundearen sorrera data; euskararen inguruan urtean burutzen dituzten ekintzak; ikasle kopurua, hala badagokio; argitalpenak eta antzekoak; lorturiko goraipamenak eta sariak; eta abar.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Sariaren irabazlearen izena Euskararen Nazioarteko Egunean jakinaraziko da. Saria elkartearen lan onaren onarpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren burdin eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat izango da.

Sari honetaz gain, Eusko Ikaskuntzak beste zenbait ekimen jarri ditu abian Euskararen Nazioarteko Egunaren karira. "Euskara Pil-pilean" egitasmoan, esaterako, euskara mintzatzen eta ikasten laguntzeko internet bidezko sarea osatu nahi du elkarteak. Bertan izena ematen dutenen artean opari andana zozketatuko dituzte. Anima zaitez eta parte har ezazu! 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia