euskal diaspora eta kultura
2014/07/28
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Egoitza Donostian duela Euskara eta Euskal Kultura eta kulturgileak nazioartean kokatzen laguntzea helburu duen institutuak ohar batean adierazi duenez, ipar hemisferioko neguan sinatuko den hitzarmenari esker, unibertsitateak japoniarreko School of International and Area Studies eta School of Language and Culture Studies fakultateetan euskal hizkuntza, kultura, gizarte eta historiako ikasketei ekiteko konpromisoa hartuko du.
Gainera, lizentziako eta graduondoko ikasketen programetan sartuko ditu ikasketok, bai eta antzeko maila eta iraupeneko ikastaroei dagokien kreditu kopuru bera eman ere. Ikasketa horiek sustatzeko jarduera akademikoak eta ikerketarekin lotutakoak ere antolatuko ditu unibertsitateak, hala nola, mintegiak, hitzaldiak, solasak, sinposioak, etab.
Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitatearen xedea munduko hizkuntzak eta kulturak irakastea da, modu teoriko zein praktikoan, bai eta haiei buruzko ikerketa sustatzea. Nazioarte mailako kultur elkarlana bultzatzea eta, hizkuntza oinarri hartuta, munduko herri berriei buruzko ezagutzan sakontzea du helburu nagusi. 50 hizkuntza inguru irakasten dituzte bertan, beste hainbati buruz ikertzeaz gain.
Irakurletza berriaren albistea baliatuta, Etxepare Euskal Institutuak eskerrona adierazi nahi izan die aspalditik Japonian euskal kultura ezagutzera ematen diharduten eta Institutuaren laguntzaile estimatuak diren Sho Hagio, Nami Kaneko eta Hiromi Yoshida japoniar euskaldun ezagunei, amaitu du oharra Etxeparek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus