euskal diaspora eta kultura
2014/06/20
PUBLIZITATEA
Erratzu, Nafarroa. "Otondo familiaren VI: Topaketa" deitu duten elkarretaratze berri hau (gonbidapenak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez igorri dituzte) heldu den igandean, 2014ko ekainaren 22an, eginen da Baztango Erratzun. Eguna eguerdian hasiko da, meza batekin, "dagoeneko gurekin ez daudenen oroimenean" eta ondoren bazkari handi bati ekingo zaio, 14:00etan, Urgain Hotelean, Oronoz-Mugairin. Hala diore gure erredakziora Txile, Argentina eta Brasildik igorritako informazioek.
"Gure familiaren sorlekua, ezagutzen dugunaren arabera, 1600 aldean koka daiteke Baztanen, Erratzuko Gorostopolo auzoko Otondoan. Mendeetan zehar handik atera ziren familiako kideak munduko hainbat lekutara, erro berriak leku berri horietara zabalduz", azaltzen du Argentinatik Candelaria Otondok.
Txile eta Brasil/Frantziatik, Agustin Otondok eta Bernard Otondok gogora arazten diete familiako kide deirenei zein garrantzitsua den euren partaidetza eta hitzordu berri honetara bertaratzea, ohi bezala berasgaria izanen baita familiako jakingarri eta datu berriak erdiesteko, elkar hobekiago ezagutzeko eta elkarrekiko loturak estutzeko.
-Webgunea: www.otondobaztan.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus