Buenos Aires, Argentina. San Frantzisko Xabier egunarekin batera Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) ospatzen da gaur, abenduak 3, Euskal Herrian eta baita Diaspora osoan ere. Aurten, gainera, Nafarroako Gobernuak ere bat egin duelarik ospakizunekin, berri pozgarria guztiz. Argentinan, uda bertan dela, ikasturte amaierako festekin bat eginik ospatuko dute erakunde batzuek gaur hasita eta datozen egunetan. Hona ospakizun euskal-argentinarretako zenbait.. Zure euskal etxeko informazioa agertuko ez balitz, bidal iezazkiguzu mesedez datuak emailez gure agendan sartu ahal izateko.
Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: Euskararen Nazioarteko Eguna bertan ospatuko dute Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko kideek. Etxeko irakaslearen ardurapean, jokoak eta jolasak, kantuak, musika eta beste hainbat ekintza garatuko dira. Hitzordua 19:30etatik aurrera, elkartearen egoitzan. Aktibitateak bukatuta, afaria eskainiko du euskal etxeak.
Bahia Blancako Union Vasca
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: 20etan, ekintzaren hasiera; 20:10etan, ikasleek egindako ‘Argentinako ezizenak eta esaerak’ liburuaren aurkezpena; 20:20etan, jolasak eta sariak; 20:40etan, abestiak eta dantzak; 21etan, bideoak; 21:30etan, 2015eko agirien banaketa; 21:40etan, abestiak eta dantzak. Pintxoak eta garagardoa ere egongo da eskuragarri.
Buenos Airesko Liburu eta Hizkuntza Museoa
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: 18etatik 20etara: Bisita gidatua ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketara Sara Pagola Euskadiren ordezkariaren eskutik. “Ez egin negar nigatik, Argentina, zure hizkuntzan hitz egingo dut eta baita nirean ere” izenburuko mahai-ingurua. Immigranteen jatorrizko hizkuntzak mantentzeko esperientziak: grekoa (Giorgios Diakakis), galesera (Luciana Cordo), eta euskara (Jose Fco. Zinkunegi). Moderatzailea: Pablo Ubierna. Las Heras etorbideko 2555an.
Buenos Airesko Euskaltzaleak
-ABENDUAREN 11AN, OSTIRALA: 20:30etan, Euskararen Eguneko Jaia Kataluniako Etxeko areto nagusian, Chacabuco kaleko 863an. Festaren baitan, Euskaltzaleak-eko abesbatzak emanaldia eskainiko du. Ondoren, euskara talde guztiek aktibitate bana egingo dute, tartean esketxak, abestiak eta jolasak. Pandero eta dantza tailerreko lagunak ere aurkeztuko dira. Txartelak erreserbatzeko, euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidera idatzi behar da.
Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Eusketxe
-ABENDUAREN 13AN, IGANDEA: 12:00etan, Euskararen Eguneko Jaia Eusko Kultur Etxean, Mexiko 1880an. Bazkaria (pintxoak eta krema katalana), dantzak, jolasak eta musika. Sarrera 180 pesotan. Informazio gehiago +54 11 4381 4611 telefonoan edota eusketxe@gmail.com helbidera.
Cordobako Gerora Elkartea
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: Euskararen Eguna ospatzeko eta Argentinan Euskaraz programaren 25. Urteurrenarekin bat eginik, 6. Euskararen Astea antolatu du Gerora-k. Ekitaldiaren baitan Cordobako Unibertsitateko (UNC) Hizkuntza Fakultateko ikasleek euren agiriak jasoko dituzte gaur. 18etan, B auditorioan. Bihar, ABENDUAREN 4AN, OSTIRALA, Hizkuntz Gutxituengotu eta Gutxiarazitakoen topaketa izango da, 18etan, Legebiltzarreko Patioan. Azkenik, ABENDUAREN 5EAN, LARUNBATA, 11:30ETAN, Txotx taldearen dantzak Cabildo historikoan.
Cordobako Gure Txokoa
-ABENDUAREN 4AN, OSTIRALA: ENE eta urte amaierako jaia Gure Txokoa Euskal Etxean. Euskara tailerreko ikasleek, dantzariek eta helduen taldeak hartuko dute parte. Euskal Etxeak gonbidaturik, kolektibitate poloniarreko dantza taldeak ere dantzatuko du.
Corpus Christiko Eusko Etxea
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: Ekitaldi bat antolatu du Corpus Christiko Eusko Etxeak Euskararen Eguna ospatze aldera. Topaketa 18:00etan izango da. Euria eginez gero, ekitaldia larunbatera pasatuko da, ordu berean.
Jose C. Pazeko Toki Eder
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: Toki Eder Euskal Etxeko ikasle eta irakasleek Buenos Aireseko Liburu eta Hizkuntza Museoan egingo den “Ez egin negar nigatik, Argentina, zure hizkuntzan hitz egingo dut eta baita nirean ere” izenburuko mahai-inguruan hartuko dute parte.
La Platako Unibertsitateko Irakurletza eta Euzko Etxea
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: Arratsaldeko 6etan Loreak filmaren proiekzioa, Carlos Gabilondoren esku. Horren ostean, 2015eko ikasturteko agiriak banatuko dira, euskal etxeko euskara taldeek euren antzerki lanak aurkeztuko dituzte eta euskarazko bingoa ere egingo da. Afaltzeko garaian, erreki bat partekatu dute bildutakoek.
Mar del Platako Denak Bat
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: 18:30etan omenaldia, lore eskaintza eta ‘Euskaldunberri’ kanpainari buruzko hitzak Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, San Martin Plazan. ABENDUAREN 4AN, OSTIRALA: 18etan Euskal kulturari buruzko liburuen erakusketa eta Liburu Ereitea Euskal Etxeko Liburutegian. 19etan, euskal zinea. ABENDUAREN 10EAN, OSTEGUNA, 20ean, Euskararen Nazioarteko Eguneko Pilota Txapelketa Denak Bat Euskal Etxeko “Teyu Cuaré” Pilotalekuan. ABENDUAREN 11AN, OSTIRALA, 21etan, Euskararen Nazioarteko Eguneko Festa Nagusia. Pintxo dastaketa. ‘Euskara Denontzat’ aldizkariaren banaketa. Olentzeroren bisita. Denak Bat euskal etxearen areto nagusian.
Mendozako Denak Bat
-ABENDUAREN 12AN, LARUNBATA: 20etan, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Urte Amaierako Jaia Mendozako Denak Bat-en (Barcala 643), ikasleen aktibitate eta txikien dantzekin. Afarian parte hartzeko txartelak $120 (euskara ikasleentzat) eta $150 (gainontzekoentzat). Erreserbak abenduaren 9ra arte egin daitezke, 422 6779 edota 15 468 3881 zenbakietara.
Necocheako Euzko Etxea
-ABENDUAREN 4AN, OSTIRALA: 21etan, Pintxo-pote, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Mota askotako pintxo eta ogitartekoak eskainiko dira Euskal Etxeko ‘Betikoak’ izeneko sukaldaritza aretoan.
Rio Cuartoko Gure Ametza
-ABENDUAREN 4AN, OSTIRALA: 22etan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Euskal Taberna eta elkarretaratzea.
Rosarioko Zazpirak Bat
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: 19etan. Bertsolari dokumentalaren proiekzioa Euskal Etxearen egoitzan (Entre Rios 261), Unibertsitateko eta Euskal Etxeko ikasleak lagun.
Villa Mariako Euzko Etxea
-ABENDUAREN 3AN, OSTEGUNA: 20:30hs, Euskal Etxeak antolatutako 59. Kultur Astean, jolasak, abestiak eta karaokea euskara klaseak sustatzeko.
San Miguelgo Askatasunaren Bidea
-ABENDUAREN 5EAN, LARUNBATA: 19etan, ENE ospatzeko, Jon Maiaren ‘Bidaia Intimoak’ dokumentala proiektatuko da Sarmiento Liburutegian. 21:30etan, berriz, Urte Amaiera ospatzeko afaria egingo dute elkarteko lagunek. Lekua: San Miguelgo El Chalet jatetxea, España 786an. Erreserba egiteko, jo askatasunarenbidea@gmail.com helbidera.
San Nicolaseko Euskal Etxea
-ABENDUAREN 5EAN, LARUNBATA: 19etan, Ekin Dantzari Taldearen emanaldia eta puxiken askatzea Mitre Plazan. 19:30etan, Ekin Dantzari Taldearen dantzak, euskara ikasleen urte amaierako lanak, Errekatarrak abesbatzaren errezitala, Aniztasuna pintura tailerreko ikasleen erakusketa eta afaria euskal etxeko egoitzan. Txartela 50 pesotan.
Tandilgo Gure Etxea
-ABENDUAREN 6AN, IGANDEA: Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Loreak filma proiektatuko dute tandildarrek. Hitzordua arratsaldeko 7etan da.
Tres Arroyosko Hiru Erreka
-ABENDUAREN 4AN, OSTIRALA: ENE ospatzeko ekintzen baitan ‘Sorginak eta sorginkeria’ izenburuko hitzaldia eskainiko du Arturo Campion Ikasguneko Juan Carlos Ibarrolak. Euskal Etxeko urte amaierako jaia, ordea, abenduaren 11an izango da.