euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu mailako bira egingo du Fermin Muguruzak 2025ean, Diasporako hainbat herrialde barne eta fan ugari pozik

2024/06/27

2025eko Muguruzaren nazioarteko bira
2025eko Muguruzaren nazioarteko bira

PUBLIZITATEA

Irun, Gipuzkoa. Oholtzen gainean daramatzan 40 urteak ospatzea du birak helburu eta Kanariar Uharteetan hasiko da, urtarrilean, eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hiritara iritsiko da 2025. urtean zehar. Azken kontzertua urriaren 4an izango da baina hiria oraindik zehaztu gabe dago. Hamaika urte pasa ditu musikari irundarrak oholtzetara igo eta nazioarteko birarik egin gabe, eta honakoak helburu zehatza du: Muguruzaren lau hamarkadatako ibilbidea ospatzea, Kortatu eta Negu Gorriak taldeen hasieratik gaur arte.

Bira aurkezteko, adiskide eta lagun onak bildu ditu Muguruzak bideo batean. Aurpegiak oso ezagunak dira Euskal Herrian eta batzuetan Euskal Herritik kanpo ere. Besteak beste Itziar Ituño, Maria Cruickshank, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola euskal aktoreak agertzen dira, eta baita HOFE musikaria, eta kultur arloko jende ezberdina ere. 


2025eko bira sustatzeko bideoa

Bira 2025eko urtarrilean hasiko bada ere, aurtengo abenduan bi emanaldi eskainiko ditu abeslari eta kulturgile gipuzkoarrak, hilaren 20an eta 21ean. Biak Bilboko Arena Kirol Jauregian izango dira eta sarrerak agortu dira jadanik.

40. urteurreneko bira:
-Urtarrilaren 18an: Tenerife, EC Aguere
-Urtarrilak 24an: Bartzelona, Palau Sant Jordi
-Otsailaren 15ean: Madril, Wizink Center
-Martxoaren 15ean: Compostelako Santiago, Fontes do Sar
-Martxoaren 21ean: Paris, La Cigale
-Martxoaren 22an: Bordele, Salle du Grand Parc
-Martxoaren 28an: Toulouse, Le Bikini
-Martxoaren 29an: Marseilla, Espace Julien
-Apirilaren 12an: Zurich, Rote Fabrik
-Apirilaren 16an: Berlin, SO36
-Maiatzaren 20an: Txileko Santiago, Cariola Antzokian
-Maiatzaren 24an: Buenos Aires, Obras Aretoan
-Maiatzaren 28an: Bogota, Calle 13
-Maiatzaren 31an: Mexiko, Skatex (Texcoco)
-Ekainaren 7an: Erroma, TBC
-Ekainaren 14an: Donostia, Anoeta futbol zelaian - Reale Arena
-Uztailaren 23an: Tokyo, Radical Music Network
-Urriaren 4an: azken kontzertua, oraindik ez da zehaztu zein hiritan

Baina hiri eta agerleku gehiago ixten ari dira, esaterako Montevideo, eta Diasporako kide eta euskaltzale ugari eta fanak dituen herrialdeak.

Kontzertuen sarrerak salgai hemen.

"40. urteurren hau momentu berezi batean iritsi da, Espainiako eskuin mediatiko eta judizialak Muguruzaren aurkako erasoa egin baitu berriro”, azaltzen dute bere ekoiztetxe Mauka Musikagintzatik. “Horren aurrean, musikari eta zine ekoizleak jakinarazi du sare sozialetan, kultura gehiagorekin erantzungo zuela, bere ibilbidea eta ondarea aldarrikatuz”.

“Ekitaldi hauek kontzertu soil batzuk baino gehiago izango direla adierazi du Muguruzak, musika adierazpenerako eta aldaketa sozialerako tresna bezala erabiltzeko balioko baitute”, azpimarratzen dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia