Donostia-San Sebastian. 2021ean gastrodiplomaziaz gauzatutako ikastaroaren ostean, DCPC komunitateak (Donostia Community of Public Diplomacy) webinarra antolatu du datorren apirilaren 7an, diplomazia publikoaren baitan beste gai interesgarri bat hizpide: kirol-diplomazia, ekitaldiaren izenburua, "Zer eginkizun du kirolak Euskal Herriaren nazioarteko markan, nortasunean eta paradiplomazian?".
Hainbat adituren partaidetza bilduko da; izan ere, Eskozia, Gales, Australia, Estatu Batuak eta beste herrialde batzuetako kirol-teknologia ezagun duten akademiko, legegile, atleta eta enpresa-liderrek beren esperientzia eta ezagutzak partekatuko dituzte, Australian egoitza duen Sports Diplomacy Alliance erakundea lagun izango duen ekitaldian.
Saioak apirilaren 7an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira, eta ingelesez garatuko, esan bezala What role does sport play in the Basque Country 's international brand, identity & paradiplomacy? izenburupean. Besteak beste, honako hauek hartuko izango dira partaide: Stuart Murray, Sarah Kelly, Emily Ronek Sohnesen, Gavin Price, Verity Postlethwaite, Marian Vaczi, Seán Young, Danny O¨Brien, Samantha Sutherland, Kaileigh Karinen, Clara Azurmendi, Juan Inazio Zulaika, Edurne Pasaban eta Grahame Paterson.
- Egitaraua, hemen
- Izena ematea, hemen
Donostia Kulturarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saila) eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dute, Sports Diplomacy Alliance lagun.