euskal diaspora eta kultura
2011/11/23
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskal Herriak gure gastronomiaz gozatu nahi duten milaka turista jasotzen ditu urtero, eta Michelin izardun jatetxeez gain pintxo aukera galanta eskaintzen duten ehundaka taberna biltzen ditu. Hainbeste aukerakin, nola erabaki? Mark Ayling kazetari eta bidaiariak “The Basque Country: Cuisine and Culture” izeneko mugikorrentzako aplikazioa sortu du, bisitariei aukeraketa horretan laguntzeko.
Ayling Kaliforniako freelance kazetari bat da eta Euskal Herrian izan zenean bertako gastronomia eta kulturarekin maitemindu egin zen. Orain, Sutro Media enpresaren laguntzarekin, Euskal Herriaren arlo hau ezagutu nahi duenarentzako gida sortu du.
Hiru probintzia soilik
Aplikazioa iPhone, iTouch eta iPad gailuetan erabil daiteke eta 200 jatetxe, taberna eta leku historiko edo ikusgarrien informazioa dakar. Lehendabiziko bertsioak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako informazioa soilik dakar, bertan bakarrik ibili baitzen egilea.
Gida interaktibo honi esker erabiltzaileak dagoen lekutik gertuen dagoen jatetxea aurkitu ahal izango du, eta Google Mapsen bidez helbidea ere eskuratu ahal izango du. Informazio turistikoa ere eskaintzen du aplikazioak, eta euskal historia eta kulturari buruzko zenbait datu topatuko ditu erabiltzaileak bertan.
Menua dekodifikatzen
Jatetxe zerrendan merkeak zein Michelin izardunak agertzen dira eta pintxo gida ere eskaintzen du, bakoitzaren argazki eta azalpen batekin. Beste atal batzuk 'menu dekodifikatzailea', euskarazko hitz zailenak esateko laguntza eta jatetxeen 1000 argazki baino gehiago dira.
Aplikzioa iTunes-en eskura daiteke, 2.99 dolar ordainduta.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus