Valentzia, Espainia. Valentziako Euskal Etxearen egoitzan egingo da ostiral honetan, maiatzaren 6an, 'Muga' liburuaren aurkezpena. Lana euskal poesia antologia elebidun bat da euskaraz eta katalanez, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiren poema hautuak bilduz, Manel Rodríguez-Castelló itzultzaile eta 'Edicions del buc' argitaldari. Ekitaldia 19:00etan egingo da euskal etxe valentziarrak hiriburuko Peu de la Creu 8 helbidean daukan egoitzan.
Lau poeta euskaldunak eta itzultzailea bera partaide izango dira eta aurkezpen ekitaldiko parte Hugo Mas kantautoreak zenbait kantu kantatutko ditu euskaraz. Hitzordua bururatzeko 'pintxopote' bat iragarri dute antolatzaileek.
-Euskal etxe valentziarraren webgunea, https://euskaletxeavalencia.com
-Twitter, https://twitter.com/laurakbat1
-Facebook, https://www.facebook.com/euskaletxeavalencia