Buenos Aires, Argentina. Ez da sekula hain egokia izan lunfardoko pibe (mutila) hitza erabiltzea, Espainiako Movistar+ plataformako ‘Informe+’ programak ekoiztutako Iker Muniaini buruzko dokumentalaren izenburuan bezala. Izan ere, lunfardoa bezain porteñoa da Athletic-eko kapitain ohi den aurrelari nafarra 2024ko irailean fitxatu zuen Almagroko San Lorenzo Futbol Taldea. Dokumentalak, Muniainek San Lorenzon izandako harrera ez ezik, klub argentinarrak bertako euskal gizataldearekin izan duen lotura historikoa ere hartzen du ardatz (ikus EuskalKultura.eus-en San Lorenzo-k euskal futbolariekin izandako harremana).
Irudiak eta lekukotasunak dokumentatzearren Informe+ programako lantalde bat etorri zen Argentinara joan den azaroan, Estibalitz Ortega kazetari arabarra buru, eta San Lorenzoko zale, zuzendari eta historialariak elkarrizketatu zituen. Bitxikeria batzuk ere islatuko dituela programak adierazi dio Madrilen bizi den kazetari euskaldunak EuskalKultura.eus-i, tartean San Lorenzo eta Athletic-eko jarraitzaileak ez ezik euskara eta euskal kultura zale amorratuak diren lagunen hitzak.
En días como hoy es imposible no acordarse de él:
— Informe Plus+ por Movistar Plus+ (@InformePlus) April 10, 2025
¡Qué bueno es @IkerMuniain10!
Lunes 21, estreno de 'Pibe Muniain'. pic.twitter.com/LicjBWNkBI
Dokumentala zabaltzen hasteko programak erabilitako irudiak
‘Pibe Muniain’ dokumentala apirilaren 21ean estreinatuko du Informe+ saioak. Dani Garrido aurkezle, “iraganeko mitoak, gaurko izen propioak, kirolari anonimoak eta munduko kiroleko erreportaje hunkigarrienak" pantailaratzen dituela esanez iragartzen da Espainiako Movistar+ plataformako saio hau.
Informe+ Xn, Informe+ por Movistar+