euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

MovEuskadi aplikazioak azaltzen dizu nola bidaiatu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan trenak, busak eta garraio publikoa lotuz

2024/07/01

MovEuskadi webgunean edo aplikazioan erabil daiteke
MovEuskadi webgunean edo aplikazioan erabil daiteke

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Aukera ugari eskaintzen diete gaur egun teknologia berriek ibilbide turistikoak euren kabuz antolatu nahi dituztenei. Hegazkin txartelak edota museo bat bisitatzeko sarrera erosi nahi baduzu etxetik mugitu gabe egin dezakezu. Aukera hauetaz gain gero eta hobeak dira kokapena eta mugikortasuna errazten dituzten tresna informatikoak. Horien bidez, bertakoak bezala ibil daitezke turistak, adibidez, garraio publikoa erabiltzen.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak garatu duen MovEuskadi izeneko aplikazioa tresna lagungarri horietako bat da; telefono mugikorretan eta web-ean erabili daiteke; informazio zehatza ematen dio erabiltzaileari denbora errealean bilatzeko, erabiltzailearen beharretara egokitzen da eta lau hizkuntzatan dago: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Bere esparrua Araba, Bizkai eta Gipuzkoa da.

Aukera ugari Euskadin mugitzeko

MovEuskadi aplikazioak aukera anitza eskaintzen dizkio erabiltzaileari, bila dezake ibilbide azkarrena, merkeena, oinez egiteko tarteak barne hartzen dituena edo garraio publikoa barne hartzen duena. Hautaketa eginda pantailan gida bat agertuko da urratsez urrats. Erabiltzailea non jaitsi behar den ere adieraziko du aplikazioak, eta baita jarraian erabili behar duen garraioaren kokapena ere. Aplikazioa erabiltzeko bi aukera daude: izena emanda edo izena eman gabe.

Erregistratuz gero, erabiltzaileak aldez aurretik planifikatu ahal izango du ibilbidea, datuak gorde eta beste erabiltzaileekin partekatu.

Nola erabili

MovEuskadi erabiltzea oso erraza da. Aplikazioan edo weborrian sartu eta gero “nora joan nahi duzu” laukitxoan gure helmuga adierazi behar dugu. Ondoren, “haraino heldu” botoia sakatu eta mapan ibilbidea agertuko da. Aukerak eta oharrak ere agertuko dira, bidaiaren prezioa eta guzti.


Argazkian ikus daitekeen bezala, ‘jatorria’ Bilboko Intermodal Autobus Geltokia da eta helmuga, Gaztelugatxe. Hautatutako aukerak dira ‘Garraio publikoa’ eta ‘ibilbide azkarrena’. Bidaiaren ordutegiak eta prezioak ere agertuko dira

Beste datu batzuk

MovEuskadik mota askotako informazioa erakusten du, adibidez, zein autobus gelditzen diren Autonomia Erkidegoko hiri edo herri bateko geltoki jakin batean, eta noiz ateratzen diren hurrengoak puntu horretatik. Era berean, mapak 1.945 interes-puntu eta 99 baliabide turistiko jasotzen ditu, tartean ospitale eta osasun-zentroak, hondartzak eta parke naturalak, aireportuak, turismo-bulegoak eta gasolindegiak, batzuk aipatzeagatik. Kokapen guztiak aukeratu ahal izango dira erabiltzailea dagoen lekutik ibilbiderik onena zehazteko.

Aplikazioa eskuragarri dago jada Android eta iOs terminaletan deskargatzeko, eta, gainera, erabiltzailearekin zuzenean komunikatzeko aukera ematen du. Horrela, gorabeherak edo bestelako oharrak planteatu ahal izango dira, eta dagokien garraio publikoaren operadoreari helaraziko zaizkio. Esan bezala, webgunean ere kontsulta daiteke, link honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia