euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montrealgo euskaldunek asteburu honetan egingo dute 2023ko Euskal Besta: Indianoak traineruak 10 urte bete ditu

2023/09/15

Québec-eko Euskaldunak euskal etxeak aire zabalean ospatuko du larunbat honetan bere urteroko besta nagusia
Québec-eko Euskaldunak euskal etxeak aire zabalean ospatuko du larunbat honetan bere urteroko besta nagusia

PUBLIZITATEA

Montreal, Québec. Québec-eko euskaldunek bihar larunbata egingo dute euren 2023ko Euskal Besta, 'Indianoak' espedizioko euskal trainerua heldu zela hamar urte bete direla (traineruaz, ikus artikulu bereizitua). Hitzordua, uztailetik hona eguraldia eta ezusteko arazoak tarteko atzeratzen joan da irailaren 16ra ekarri arte, baina orain guztiak prest dira gogo eta ilusio handiz festa eta elkarretaratze egun eder bati ekiteko Montrealgo Le Ber Parkean (202, Ash etorbidea, Montréal H3K127), pilota (wallball) eta mus txapelketak, bazkaria, herri-kirolak, musika, mutxiko eta euskal dantzak, umeentzako joko eta jolasak eta osagai gehiago biltzen dituen programa oparoari ekiteko. Bazkarian, pilotan edota mus txapelketan parte hartu nahi dutenek hemen eman dezakete izena.


Aurreko dei bateko musa, musika & dantza, pilota, pintxoak... (arg Lilian Largier & EE)

Ez dira aire zabaleko topaketa honetako menuan euskal pintxoak, txistorra, euskal pastela eta beste hainbat kutixirik faltako eta horretaz gogor arduratuko da elkarteko Didie sukaldaria, ongi baino hobeto baitaki zein garrantzitsua den euskaldunentzat, egiten dituzten bilkuretan gustura biltzea janari ona, edaria eta adiskideak inguruan osagai ordezkaezin, are gehiago programak, honakoak bezala, mus eta pilota txapelketak eta familia osoarentzako proposamenak dituela.

PROGRAMA

- 09:00etan Wallball pilota txapelketa
- 09:00etan Mus txapelketa
- 11:00etan Gazteenentzako pareta-pilotara hastapena
- 12:00etan Bazkaria
- 14:00etan Herri kirolak
- 15:00etan Muxikoak, musika eta dantza
- 16:00etan Finalak

On egin!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia