euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideotik Sydneyra, musika, sukaldaritza eta elkartasuna 2024ko Diasporaren Eguneko azken ospakizunetan

2024/09/27

2024ko Diasporaren Egunean ikasle eta irakasleentzako materiala eman zion Euskal Erria Euskal Etxeak Euskadi Eskolara. Argazkiak, Paola Rossano Ampo lehendakaria eta Alberto Irigoyen kidea Eskolako irakasleekin
2024ko Diasporaren Egunean ikasle eta irakasleentzako materiala eman zion Euskal Erria Euskal Etxeak Euskadi Eskolara. Argazkiak, Paola Rossano Ampo lehendakaria eta Alberto Irigoyen kidea Eskolako irakasleekin

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Iraila badoa eta berarekin batera munduko euskal etxeek Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egin dituzten azken ekitaldiak. beste hainbat alditan bezala, ospakizun ofiziala irailaren 8an izanik ere —saio instituzionala aurten Oñatin, Imanol Pradales lehendakaria buru— Diasporako elkarte askok egun horretan bertan ospatu zuten, baina beste hainbatek, irailean zehar egin dute, euren baldintza eta posibilitateetara egokituz.

Horien artean, datozen lerroetara bildu dutugun euskal etxe eta komunitateen hitzorduak, esan nahi baita Montevideo (Euskaro eta Euskal Erria); Salto (Saltoko Euskaldunen Taldea); Berlin (Gernika Kulturverein Euskal Etxea); Madril (Euskal Etxea); Valladolid (Gure Txoko) eta Sydneytik (Gure Txoko) iritsi zaizkigun irudiok isla daukatenak.


Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak bi ekitaldi egin zituen. Bingoa irailaren 7an eta Jose Antonio Ardanza lehendakariari buruzko hitzaldia irailaren 12an. Juan Pedro Arin hizlariak Ardanzak Diasporarekin eta batez ere Uruguaiko euskal gizataldearekin izan zuen harremana nabarmendu zuen hitzaldian


Euskal Erria Euskal Etxea, hau ere Montevideon, ‘Aitona-amonek kontatzen didate’ izenburuko bideo erakusketa antolatu zuen. Horrez gain, pilotako barne txapelketa egin zuten irailaren 7an, eta irailaren 13an liburuak eta irakasleentzako material dohaintza bat eskaini zioten dute Euskadi Eskolari

Uruguain baita ere, Saltoko Euskaldunen Taldeak Cenur Regional Norte, Udelar, ANEP, eta UTU elkarteekin batera, hitzaldi bat antolatu zuen. Martín Gamboa lizentziatuak emana “El boom de los restaurantes Vascos en Montevideo (1988-2011). Entre el turismo culinario, el turismo de negocios y el turismo urbano" izenburupean.


Berlingo Kulturverein Euskal Etxeak piknik moduan antolatu zuen ospakizuna, eta Tempelhofer Feld Parkean elkartu zituen kide eta lagunak

Madrilen, bertako Euskal Etxeko 'Sustrai' Dantza Taldeak eta Txistu Taldeak, Euskal Etxeko Orfeoia lankide, "Axuri Beltza" aurkeztu zuten


Valladolideko Gure Txokok Julio Jimenez eta Petre Bulgarea harrijasotzaileen erakusketa antolatu zuen Diasporaren Eguna ospatzeko. Herri kirolen ostean, bazkaria partekatu zuten bildutakoek


Bazkaria Valladolideko Gure Txoko-n


Sydneyko Gure Txoko Basque Club-eko lagunek Euskal Diasporaren Eguna eta San Fermin Txiki festa batera ospatu zituzten. Horregatik bildutakoek zapi gorria zeramaten lepoan. Beti bezala eta sukaldariei esker menu ederra izan zuten bazkarian



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia