euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Haize Hegoak prest ditu Eguberrietako postalak eta urte amaierako ekintzetara gonbidatzen du

2021/12/15

Postalen Lehiaketa irudietan
Postalen Lehiaketa irudietan

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Bi aste baino ez dira geratzen 2021 bukatzeko eta Haize Hegoa Euskal Etxeak prestatu ditu Gabonetako postalak bazkide eta lagunei bidaltzeko. Tradizio finkatua duenez,, postalak marrazki originalak dira, elkarteak antolatutako ‘Gabonetako Euskal Ohituren XXVI. Lehiaketa’n parte hartu zuten txiki eta gazteek egindakoak. Ekintzaren dinamika, ohikoa: Maite Bengoa gaztetxoei zuzendu zitzaien Gabonetako euskal ohitura, pertsonaia eta kondairak kontatuz eta horretan oinarrituta marraztu zuten neska-mutilek gero zorionak emateko postal bilakatu diren kartulinok.

Koronabirusaren aurrean babesteko, ekintza Zoom-en egin zuten uruguaitarrek –eta horrek Montevideon bizi ez diren gazteei parte hartzeko aukera eman zien– eta ondorioz kategoria bakoitzeko irabazleak hauexek izan dira: Simona Poittevin, Julian Artasanchez, Emma Aguiar, Milagros Lopez eta Florencia Nieves. Opariak eta askariak parte hartutako txiki eta gazte guztientzat izan ziren.

Egun hauetan urteko azken ekintzak ari da antolatzen Haize Hegoa. Datorren larunbat honetan Maite Bengoak aurrez aurre eskainiko du Sukaldaritza tailerra eta bertan Patatak Errioxar erara eta Piperrada patatekin prestatzen irakatsiko du. Igandean, berriz, Vramian Kluba antolatzaile duen Kultura eta Gastronomia Azokan hartuko dute parte euskal ordezkari (informazio gehiago hemen) eta abenduaren 22an Bengoak berak ‘Gabonetako Ohiturak’ izenburuko hitzaldia eskainiko du Zoomez.

Zorionak eta Urte Berri On, Montevideoko euskaldun eta euskaltzale guztiak!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia