euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Haize Hegoak bere ohiko lehiaketa antolatu du erakundearen 2019ko Gabonetako postala aukeratzeko

2019/12/23

Haize Hegoak 2019ko Gabonetako postala aukeratzeko egindako ekintza
Haize Hegoak 2019ko Gabonetako postala aukeratzeko egindako ekintza

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Abenduaren 8an Uruguaiko hiriburuko Haize Hegoak 4 eta 16 urte arteko txiki eta gazteei zuzendutako lehiaketa egin zuen Gabonetako bere postala hautatzeko. Ekimena hasteko, Maite Bengoa lehendakariak “Cuatro hermanos huérfanos”, “Tronco de navidad” eta “Olentzero” ipuinak irakurri zituen eta entzundakoa abiapuntu hartuta postal mordoa margotu zuten neska-mutilek, antolatzaileek utzitako kartulina berezietan.

Euskal Etxetik azaldu digutenez, “Lehiaketa guztietan bezala, sariak eman genizkien ahalegindu eta lan azpimarragarriak aurkeztu zituzten txiki eta gazteei, beti ere adinaren arabera sailkatuta. Aitortu behar dugu ordea oso zaila izan zaiola epaimahaiari lan bat aukeratzea, margo guztiak oso oso onak zirelako”.

Zaila izan arren, Euskal Etxeak hautatu zuen irudi bat bere postala izateko eta irudi hori hasia da dagoeneko bidaiatzen Montevideotik mundura elkarteko lagunak "Gabon zoriontsuak eta Urte Berri on" opatzeko. Postalarekin batera, Olentzero doa, opari eta ikatza poltsetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia