euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Haize Hegoak bere 30. urteurrena ospatu du eta hasia da prestatzen ‘Etorkinen Olinpiadak’ 2019

2019/03/14

Haize hegoa Euskal Etxearen 30. urteurrena
Haize hegoa Euskal Etxearen 30. urteurrena

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Martxoaren 1ean betetzen zen berez Haize Hegoaren 30. urteurreurrena, eta elkartean pasa den larunbatean ospatu zuen, bere egoitzan eginiko ekitaldian. Bertara bildu ziren azken urteotako euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, eta oro har, bazkide eta lagunak. Maite Bengoa lehendakariak Euskal Etxearen lehengo, oraingo eta geroko ekimenez mintzatu zen eta ondotik bildutakoek topa egin zuten Haize Hegoaren alde. Musean ere aritu eta afari ere partekatu zuten.

Berri honekin batera beste bi pasatu dizkigu Haize Hegoak komunikatzeko: datorren ostiralean, martxoaren 22an, hitzaldi bat eskainiko du Maite Bengoa lehendakariak elkartearen egoitzan arratsaldeko 7:30etan, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Bestalde, elkarteko kide diren Kuka, Bibiñe eta Hugo Montevideoko ‘Etorkinen Olinpiadak’ jaialdiaren 18. edizioa antolatzen hasteko bileretako partaide izan direla jakinarazi du instituzioak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia