euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro EEko Ohiko Batzar Nagusiak Juan Carlos Ariztegui hautatu du elkarteko lehendakari berri

2018/05/18

Euskaroren 2018ko Batzarraren lehendakaritza, bigarrena ezkerretik da Ariztegui lehendakari berria
Euskaroren 2018ko Batzarraren lehendakaritza, bigarrena ezkerretik da Ariztegui lehendakari berria

PUBLIZITATEA

Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den astelehenean elkartaren egoitzan bertan. Bildutakoek urteko txosten eta balantzeak aztertu eta onartu zituzten eta, besteak beste, euskal etxako Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten, lehendakari izendatuz Juan Carlos Ariztegui. Berarekin batera batzordekide dira Lucía Goñi (idazkari) eta Carlos Larregueta (diruzain), beste zenbaiten artean. Jarraian zerrenda osoa.

Montevideo, Uruguai. Montevideoko euskal etxe zaharrena da Euskaro Euskal Etxea. 1911an sortua, Euskal Erria Euskal Etxea sortu zen ondotik, 1912an, garai hartan --ez gaur egun-- Euskarok soilik EH Hegoaldeko bazkideak onartzen zituela, eta Euskal Erriak, berriz, Euskal Herri osokoak. Ez ziren, ordea, herrialdeko lehenengo euskal etxeak izan, bai ordea egun ateak zabalik segitzen duten zaharrenak, ez baita ahaztu behar 1876an sortu zela Montevideon Laurac Bat euskal etxea, Kubako Matanza herrikoarekin batera munduko euskal etxe moderno zaharrena, gaur egun esistitzen ez badute ere.

Euskaro Euskal Etxeak joan den asteko astelehenean egin zuen aurtengo Ohiko Batzar Nagusia, maiatzaren 14an, Bagicapuli kaleko bere egoitzan. Bazkideen aurrean Urteko Txostena aurkeztu ostean, 2017-2018 epean antolatutako eta agitutako gertakari eta ekimen nabarienak aipatu ziren eta Kontu Balantze orokorra jendaurretu zen 2017ko abenduaren 31era arte, Zuzendaritza Batzordearen lana onetsiz.

Zuzendaritza Batzorde berria ere hautatu zen eta hauek dira bi urteko hurrengo eperako organo hori osatuko duten bazkideen izenak:

-Lehendakari: Juan Carlos Ariztegui
-Lehendakariorde: Julio García
-Idazkari: Lucia Goñi
-Idazkariorde: Marta Perdomo
-Diruzain: Carlos Larragueta
-Diruzainorde: Maricarmen Latienda
-Liburuzain: Silvia Ortone
-Batzordekide: Juan Pedro Arin y Baldomero Ansó

ORDEZKOAK

-Mauricio Ituarte
-Carolina Ariztegui
-Victoria Sande
-Fabián Orradre
-Carlos Viscarret
-Mariela Ansó
-Victor Lagarreta
-Araceli  Enderiz
-Luis Acheritogaray

KONTU BATZORDEA

-Emilio Latorre
-Martin Orradre
-Juan Arin

HONEN ORDEZKOAK

-José Luis Barrón
-Eduardo Latorre
-Martín De León 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia