euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro EEak kanpaina eratu du 16 urteko Mikel Garciaren tratamentu onkologikoa ordaintzeko

2020/11/20

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxeak azaldu duenez "Mikelek 16 urte dauzka eta "bihotzeko angiosarkoma" gaitza dauka, tratamentu onkologiko garestia duen eritasun larria eta sostengu eta laguntasun guztiak ongi etorriak dira". Euskal etxeak deia zabaldu du parte hartzeko datorren asteko igandean, azaroaren 29an, "Mikeli laguntzeko elkartasun paellan". Anoak bere egoitzan (Bacigalupi 2219, Hoquart eta Madrid artean) erretiratu behar dira eguerdi eta erdietan.

Mikel Garcia, Euskaro Euskal Etxeko Baldomero Anso bazkide maitatuaren biloba da.

Erreserbak egiteko, deitu 29245386 zenbakira edo idatzi WhatsAppa zeure izena emanez 099196602 zenbakira.

Bilduko den diru guztia kanpainaren helbururako erabiliko da, anoaren prezioa, $250.

Ordainketa eta doaintzak hona egin daitezke:

Colectivo ABITAB Nº 113519
Cuenta BROU 001778186-00001 (Alejandro García)

CENTRO EUSKARO EUSKAL ETXEA
Bacigalupi 2219
Montevideo, Uruguai
Telefonoa.  29245386
Enaila: centroeuskaro29.6@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia