euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro EEak Ipar Euskal Herriko hiriburuetako izenak jarri dizkio bere egoitzako hiru aretori

2018/07/20

Euskaro Euskal Etxearen San Fermin bazkaria
Euskaro Euskal Etxearen San Fermin bazkaria

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Inaugurazio zeremonia San Fermin ospatzeko antolatutako bazkarian egin zuen Euskal Etxeak, uztailaren 8an. Hiriburuetako izenekin batera elkarteko erreferente diren hiru lagunaren izenekin ere bataiatu zituen Euskarok bere hiru gela hauek.

Euskara gela Baiona–Bayonne. Emilio Latorre Gil da orain; liburutegia, Maule-Lextarre – Mauleon-Licharre. Jorge Eulogio Arin Ayphassorho; eta erabilera anitzeko aretoa, Donibane Garazi – San Juan Pied de Port. Baldomero Anso Eguinoa

Izen hauekin Euskal Herriko hiriburu guztiak daude Euskaroren egoitzan; izan ere, Zuzendaritza Batzordearen gelak ‘Vitoria-Gasteiz’ du izena; mus gelak, ‘Pamplona-Iruña’; ikasgela handiak ‘Bilbo-Bilbao’; eta jai aretoak ‘Donostia-San Sebastian’. 

San Fermin bazkaria animatzeko, Pablo Mendaro kantautore uruguaitarrak abesti herrikoi batzuk kantatu zituen gitarrak lagunduta eta Baldomero Anso esku-soinujoleak eta bere seme Alejandro Anso txistulariak ere jo zuten.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia