euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko euskaldunek Gernikan hildakoak omendu eta FIVU eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza sinatu zuten

2008/05/07

Montevideoko Dantza taldeko kideek Ikurrin Dantza eskaini zuten Gernikako bonbardaketaren 71. urteurreneko ospakizunetan (argazkia HaizeHegoa)
Montevideoko Dantza taldeko kideek Ikurrin Dantza eskaini zuten Gernikako bonbardaketaren 71. urteurreneko ospakizunetan (argazkia HaizeHegoa)

PUBLIZITATEA

Montevideoko 'Euskal Erria' eta 'Haize Hegoa' Euskal Etxeek Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratu zuten joan den 27an, bertan hildakoei omenaldia eginez. Ekimenean parte hartu zuten baita ere Rosarioko 'Gure Etxea'k, Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea'k, Saltoko 'Saltoko Euskaldunen Taldea'k eta 'Euskaro' Euskal Etxeko zenbait kidek. Arratsaldez, Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendariak eta Andoni Martin Arce Kanpo Ekintza Idazkaritzako kideak zenbait hitzaldi eskaini zituzten. Bestalde, FIVUk eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek hitzarmen bat sinatu zuten.
Montevideoko euskaldunak Gernika Plaza publikoan, Arbolaren kimuaren inguruan, bildu ziren apirilaren 27an, duela 71 urte, 1937ko apirilaren 26an, herri bizkaitarrean bonbardaketaren ondorioz hildako pertsonak omentzeko. Oroitzapenean honako beste euskal etxeek ere parte hartu zuten: Rosarioko 'Gure Etxea'k, Carmeloko 'Ibai Ondoko Etxea'k, Saltoko 'Saltoko Euskaldunen Taldea'k eta 'Euskaro' Euskal Etxeko zenbait kidek.

['Eusko Indarra' eta 'Txiki Alaiak' dantza taldeek bonbardaketak eragindako biktimen omenez Aurreskua eta Ikurrin Dantza eskaini zuten. Argazkian, Ikurrin Dantza]

[Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendaria, Montevideon egindako Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenaren omenaldian, hitz batzuk eskaintzen ari zela]

Jardunaldian Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendariak parte hartu zuen, hitz batzuk eskainiz. Oroitzapenean lore eskaintza egin eta 'Gernikako Arbola' eta gudarien martxa kantatu zituzten partaideek. Era berean, 'Eusko Indarra' eta 'Txiki Alaiak' dantza taldeek bonbardaketako biktimen omenez Aurreskua eta Ikurrin Dantza eskaini zuten. Enrique Poittevin Haize Hegoa Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i laburbildu dionez: 'Egin zuen udazkeneko goiz onarekin batera, ikusle kopuru politak parte hartu zuen ekimenean'.

[Josu Legarreta, bere hitzaldiko momentu batean]

[Josu Legarretaren hitzaldira bildutako ikusleen irudia]

Arratsaldean, ordea, Josu Legarretak eta Andoni Martin Arce Kanpo Ekintzako idazkaritzako kideak solasak eskaini zituzten honako tituluekin: Presentación del Plan Cuatrienal Aprobado por el Consejo Asesor de las Colectividades Vascas y el Portal para Centros Vascos y Federaciones eta Vascos en la Prensa Americana. Honekin batera, Dely Ahuntchain FIVUko lehendakariak eta Legarretak, Eusko Jaurlaritzako ordezkari gisa, euskal etxe eta federazioetarako atari berriaren alde lan egiteko hitzarmena sinatu zuten.


[Josu Legarreta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, eta Dely Ahuntchain FIVUko lehendakaria, euskal etxe eta federazioetarako atari berriaren alde lan egiteko hitzarmena sinatzen (argazki bilduma HaizeHegoa)]

Lotura interesgarriak

Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena Mar del Platan
2008ko maiatzaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

Lee Mingweik Picassoren 'Guernica'-ren hareazko kopia egin du
2008ko maiatzaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Mendozako EEa, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratuz
2008ko maiatzaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Los niños de Guernica tienen memoria dokumentala estreinatu dute
2008ko maiatzaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

Gernikaren 71. urteurrenaren omenaldia FEVAko mintzaldietan
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Kandido Saseta komandantearen gorpua Hondarribira itzuli zuten
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia