euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak elkarteko ateak irekiz ospatu du asteburuan Ondarearen Eguna

2010/09/28

Euskal Erria elkartearen eraikina Ondarearen Eguna ospatzeko atondua (argazkia Euskal Erria EE)
Euskal Erria elkartearen eraikina Ondarearen Eguna ospatzeko atondua (argazkia Euskal Erria EE)

PUBLIZITATEA

Azken hamar urteotan egin duen bezalaxe, aurten ere Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak Uruguaiko Ondarearen Eguneko ospakizunetan parte hartu du, izan ere elkarteko 'ateak zabaltze' ekitaldi batekin, bere bortak bertara hurbildu zaizkion lagun guztiei irekiz. Elkarteak euskal kultura ezagutzera emateko hainbat ekimenez errezibitu ditu bisitariak, besteak beste gastronomia, heraldika eta euskal pilota erakustaldiekin.

Montevideo, Uruguai. Hiriburu uruguaitarreko 'Euskal Erria' Euskal Etxearen egoitzak ateak ireki egin zituen joan den asteburuan Ondarearen Egunaren ospakizunak direla eta.

Larunbatean eta igandean euskal etxeko bazkideek bisitariei ongi etorria egin zieten, besteak beste euskal abizenei eta heraldikari buruzko informazioa emanez.

Horrez gain bisitariek 'Euskal Herria Lau Haizetara' dokumental saileko irudiak ikusteko aukera izan zuten, Euskal Herriko bazterrak airetik ateratako ikuspegi harrigarri hauen bidez ia bertatik-bertara ezagutzeko.

Elkarteak pilota erakustaldi bat ere antolatu zuen eta egoitzako tabernan pintxo dastaketa egin zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia