euskal diaspora eta kultura
2009/12/28
PUBLIZITATEA
Montevideo, Uruguai. Hitzordua abenduaren 4ean gauzatu zen eta bateginik ospatu zituen Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) eta urtero abenduan egiten den Urte Amaierako elkarretaratzea. Euskal Erria Euskal Etxearen egoitzako Ezkurra Aretoak bildu zuen ekitaldia. ENEren kasuan, euskal etxe montevideotar hau 1949an Eusko Ikasuntzak lehenengoz deitu zuenetik ari da ospatzen Euskararen Eguna.
Ekitaldiaren hasieran, euskararen aldeko agiri bat irakurri zen, "euskal kulturarentzat daukan garrantzia" aipatuz, baita ere "Euskal Herriaren nortasunaren ikur gisa". Ondoren 'Voces de la Plaza' abesbatzak kantatu zuen, euskal kantu sorta bat euskaraz kantaturik.
Senidetza afariarekin ostean, Leonel Aguirrek eta Martin Zabalzak osatzen duen Txindurri taldeak bere errepertorioko hainbat kantu kantatu zituen. Giro ezinhobean gauzatu zen guztia, Txindurriko partaideak ere Euskal Erria-ko euskara ikasleak baitira eta bertaratutakoek euren kantuak --tradizionalak zein herrikoi bihurtu diren zenbait euskal kantu garaikide-- gustura entzun eta zenbaitetan haiekin batera kantatu baitzituzten. "Festa benetan polita izan zen", laburbildu digu Euskal Erria-tik Gabriela adiskideak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus