euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskal Erria EEa Josu Hormaetxearen eta Raul Diaz de Arkaiaren aurkezpenen gertaleku

2010/09/22

Josu Hormaetxeak 'Titanic-eko bidaiariak: Ramon Arteagaveytiaren azken bidaia' aurkezteko Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean eman zuen hitzaldian (argazkia EEEE)
Josu Hormaetxeak 'Titanic-eko bidaiariak: Ramon Arteagaveytiaren azken bidaia' aurkezteko Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean eman zuen hitzaldian (argazkia EEEE)

PUBLIZITATEA

Josu Hormaetxea idazleak bere azkeneko lana, "Pasajeros del Titanic: el último viaje de Ramón Arteagaveytía" (Titanic-eko bidaiariak: Ramon Arteagaveytiaren azken ostera) liburua aurkeztu zuen joan den ostiralean, irailaren 17an, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean. Leku berean eta joan den astean baita ere, baina astelehenean, montevideotarrek aukera izan zuten Raul Diaz de Arkaia kazetariaren 'Nafarroa 1512-2012' hitzaldia entzuteko.

Montevideo, Uruguai. Josu Hormaetxea bizkaitarrak joan den ostiralean aurkeztu zuen Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean Pasajeros del Titanic: el último viaje de Ramón Arteagaveytía liburua. Aurkezpenean, liburua idazteko idearen nondik-norakoak azaldu zituen. Izan ere, duela 20 urte Totanic-i buruzko albiste bat irakurri zuen prentsan eta gogoan gertu zitzaion Titanic-eko bidaiarietako bat Bilbon ibilia zela transatlantikoan untziratu baino egun batzuk lehenago eta Arrese gozotegia bisitatu zuela.

Hortik abiatuz ikertzeari ekin zion eta Bilbotik Normandiara, Liverpool, Southampton, Argentina eta Montevideora ere iritsi zen, izan ere Ramon Arteagaveytiaren bizitza ezagutzearren, uruguaitarra bera, bizkaitarren seme eta biloba.

Josu Hormaetxea Bilcon bizi da, Deustuan. Idaztea maite du eta bidaizalea da, Europa osoa, AEB eta Latinoamerikako hainbat herrialde bisitatu ditu. 2006an eman zuen argitara bere lehenengo liburua, 'Cinco calles de Bilbao ' (Bilboko bost kale), abenturazaleak izan diren zenbait pertsonaia bilbotarren biografia sorta bat.

Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena

Bestalde, eta aste horretanxe, baina astelehenarekin, irailaren 13an, Euskal Erria Euskal Etxeak Raul Diaz de Arkaia kazetaria errezibitu zuen, izan ere hitzaldi bat emateko 'Nafarroa 1512-2012' izenburupean. Euskal Etxeko iturriek adierazi diote EuskalKultura.com-i pena izan zela "hitzaldia interesgarria izan baitzen oso, baina tamalez eguraldiak ez zuen batere lagundu".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia